ARGAZKI MUSIKATUA

ARGAZKI MUSIKATUA

Azalpena

Musikari jarraituz eta gure gorputzak mugituz argazki bat sortuko dugu. Dantzarako prest!

  • Musika jarri eta dantzariak mihisearen gainean mugitzen hasiko dira.

  • Argazkilariak musika geldituko du gustuko irudia ikusten duenean.

  • Une horretan, dantzariak geldi geratuko dira argazkilariak euren inguruak margotu ditzan. Prozesu hau nahi adina aldiz egin daiteke.

  • Amaieran, margoekin, tenperekin, errotulagailuekin edo beste edozein materialekin irudiak margotuko ditugu.

Materiala

  • Apaintzeko kartulina, kartoia, egunkari zatiak, oihalak…

  • Guraizeak

  • Kola

  • Goma

  • Axota edo arkatza

  • 2×4 metroko paper zuria

  • Papera lurrean itsasteko zinta