BATEAN SALTO
Posted in

Partaide kopurua
Gutxienez 3 (hobe gehiago)Baliabideak
Espazioa
Toki zabalaAzalpena
1. Bata bestearen artean bi metro inguruko tartea utziz jokalariak makurtuta jartzen dira ilaran.
2. Lehenengo dagoena besteen gainetik saltatzen hasten da bakoitzean esaldi bat esanez: Batean, salto egitean. Bian…
3.Denen gainetik saltatzen duenean, azkenaren jarraian makurtu egingo da, besteak bezala. Bigarren zegoenak berdina egingo du eta ondoren hirugarrenak, laugarrenak…
Abestia
Batean, salto egitean.
Bian, jo ipurdian.
Hiruan, ukitu buruan.
Lauan, itsu-itsuan.
Bostean, korrika batean.
Seian, atximur alaian.
Zazpian, beso azpian.
Zortzian, oihu-irrintzian.
Iiiijiji!!