URTARRILEAN JAIO DENA

URTARRILEAN JAIO DENA

urtarrilean-jaio-dena

Partaide kopurua

Gutxienez 6 (hobe gehiago)

Baliabideak

Bideoa deskargatu

Espazioa

Leku zabala

Azalpena

Urtebetetze abestia.

Hilabeteak banan banan esaten dira. Hasieran guztiak makurturik jarri eta jaiotza hilabetea entzutean zutitu eta saltoka hasi behar dute. Geldi geldik egon esatean guztiak geldirik egon behar dute.

Abestia

Urtarrilean jaio dena

zutitu dadila

otsailean jaio dena

zutitu dadila.

Salto saltoka

lagunak agurtuz

agur agur agur, itxaron

geldi geldik egon.

Martxoan jaio dena

zutitu dadila

apirilean jaio dena

zutitu dadila.

Salto saltoka

lagunak agurtuz

agur agur agur, itxaron

Geldi geldik egon