Igarkizun lehiaketa

Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzako ikasleei zuzendutako lehiaketa da eta hizkuntzarekin jolasteko aukera berri bat ematea du xede.

Euskarazko igarkizunen lehiaketa da. Igarkizunak emailez bidali behar izaten dira parte hartze fitxarekin batera eta ondoren webgunean bertan jasotzen dira.

Hautapen batzorde bat eratuko da eta batzorde horrek aukeratuko du igarkizun guztien artean zein den irabazlea. Horrez gain, parte hartzaile guztiek sariak lortzeko zozketa batean hartuko dugu parte. Sariak joko kooperatiboak izaten dira.

Igarkizun lehiaketa udazkenean egiten da.