Piropo lehiaketa

18 urte arteko gazteei zuzendutako lehiaketa da eta haien artean hizkera ez formala sustatzea du helburu.

Euskarazko piropoen lehiaketa da. Piropoak emailez bidali behar izaten dira parte hartze fitxarekin batera eta ondoren webgunean bertan jasotzen dira.

Hautapen batzorde batek hamar onenak aukeratzen ditu eta gero Lagunarteko Hizkerarekin Jolasean programan (link-a programara) parte hartutako gazteek irabazleak hautatzen dituzte. Sariak lau sailetan banatzen dira: goxoena, pikanteena, originalena eta herrikoiena.

Piropo lehiaketa negu eta udaberri artean egiten da.