Kuadrilategi Irunen- Hezitzaileen izen-ematea

Irungo KUADRILATEGI egitasmoa ezagutzen duzu?

Abendutik aurrera eta ikasturtea bukatu bitarte, Irungo 12-16 urte arteko gazteek, ostiralero euren aisialdian hezitzaileekin zein Irungo beste auzoetako pertsonekin elkartu eta ekintza zein esperientzia berriak bizitzeko aukera izango dute; jolasteko, herrikideekin elkartzeko, interesak elkarbanatzeko eta kuadrilak sortzeko aukera eskainiko zaie. Martxan da KUADRILATEGI egitasmoa!

 

Egitasmoko hezitzaile eta gazteen bidelagun izan nahi duzu? Orain duzu aukera!

Kuadrilategi egitasmoan lan egiteko izen-emate epea urriaren 30etik azaroaren 19ra egongo da zabalik (biak barne). Horretarako, mezuaren amaieran kokatutako estekan sartu eta bertan aurki daitekeen formularioa bete besterik ez duzu. Formularioa bidali aurretik idatzitako datuak ongi daudela ziurtatu ezazu.

Egitasmo honetan lan egiteko derrigorrezkoa izango da hautaketa prozesuan eta formazio eta prestaketa saioetan parte hartzea (formazio eta prestaketa saioen datak hautaketa prozesuan bertan jakinaraziko dira).

Hautaketa prozesua bi fasetan burutuko da: lehenik talde elkarrizketak burutuko dira eta ondoren curriculumaren baremazioa egingo da.

 

Talde elkarrizketak

Talde elkarrizketak azaroaren 24ean gauzatuko dira arratsaldeko 16:00etan hasita.

Hautaketa horretan parte hartzeko lekua, eguna eta ordua email baten bidez jakinaraziko da (azaroaren 20tik aurrera). Emailez bidalitako hitzordu hori konfirmatzea ezinbestekoa izango da jasotako mezu hori erantzunez.

 

Curriculumaren baremazioa

Kuadrilategi egitasmoan lan egin nahi dutenek honako baldintzak bete beharko dituzte:

  • 18 urte beteak izatea
  • Aisialdiko Begirale edota Zuzendari Titulua izatea (ikastaroa zein urtetan eta zein elkarterekin burutu zuten adieraztea)
  • EGA titulazioa edo baliokidea izatea
  • Curriculum vitaea eta bertako merituak justifikatzen dituzten ziurtagiriak kuadrilak.irun@urtxintxa.eus helbidera bidaltzea. Gaia: “Kuadrilak Irun. Hezitzaileen izen-ematea”

Aurrekoez gain, heziketarekin harremana duten ikasketak izatea eta aisialdian esperientzia izatea (aisialdiko talde bateko partaide izatea, aisialdiko ekipamenduetan lan egin izana …) baloratuko dira curriculumaren baremazioa egiteko garaian.

Izen-ematea:

Azaroaren 19a bitarte. ITXIA.