Parketarrak

EGITASMOA

Programa honen helburua parkeetan haurrak eta gurasoak euskaraz jolasten jartzea da.

3-6 urte bitarteko haurren eta hauen gurasoen, eta 6-9 urteko haurren  Une honetan, Donostian, Hernanin, Urretxu- Zumarragan, Ordizian eta Astigarragan dago martxan.

Programa honek hiru helburu ditu:

  • Familiei eta haurrei euskaraz jolasteko baliabideak eskaintzea
  • Familiak eta haurrak euskararen inguruan biltzeko gunea sortzea
  • Auzo eta herrietako jolasguneetan euskararen presentzia areagotzea

Parketarrak egitasmoan bi programa desberdin daude:

Zabu Zibu 

Parkeetan gauzatzen den programa bat da, 3-5 urte bitarteko haurrek eta bere gurasoek (edo zaintzaileek) gehi Urtxintxako bi hezitzailek hartzen dute parte. Jolasak egiten ditugu, hizkuntza transmisioa familian eta aisialdian uztartuz.

Txirrintxon

Parkeetan gauzatzen den programa bat da eta 6-9 urte bitarteko haurrek gehi Urtxintxako bi hezitzailek hartzen dute parte. Jolasak egiten ditugu. Zabu-Zibun ez bezala, gurasoek ez dute parte hartzen.

Irailaren 26tik urriaren 28a bitarte PARKETARRAK Donostian:

ASTELEHENETAN (Irailak 26, URRIAK 3-10-17):

Amara Berri: Zabu-Zibu (Portutxo plazan (Rodabines ondoan)). 16:45-17:45.

Altza: Zabu-Zibu (Casares Kultur etxean) 17:00-18:00 eta Txirrintxon (Casares Kultur etxean) 18.00-19.00.

ASTEARTETAN (Irailak 27, URRIAK 4-11-18):

Loiolako Erriberak: Zabu-Zibu (Santiago Plaza). 17.30-18.30 eta Txirrintxon 17.30-18.30 (Maria Zambrano plaza).

Egia: Zabu-Zibu eta Txirrintxon (Etxabe parkea (euria eginez gero, Plaza Haundin) 17.30-18.30.

ASTEAZKENETAN (Irailak 28, URRIAK 5-19-26):

Alde Zaharra: Zabu-Zibu 17.00-18.00 eta Txirrintxon 18.00-19.00 (Biak Zuloaga plazan).

Igeldo: Zabu-Zibu 16.30-17.30 eta Txirrintxon 17.30-18.30 (Biak Igeldoko plazan).

OSTEGUNETAN (Irailak 29, URRIAK 6-13-20):

Itxaurrondo: Zabu-Zibu 17.00-18.00 (Bernart-Etxepare plaza).

Martutene: Txirrintxon 17.00-18.00 (Futbito zelaia (euria eginez gero, Ikastolan).

Amara Berri: Zabu-Zibu eta Txirrintxon biak 17.00-18.00 (Olaeta plaza (Ferrerias).

OSTIRALETAN (Irailak 30, URRIAK 14-21-28):

Añorga: Zabu-Zibu eta Txirrintxon biak 17.00-18.00 (Amassorrain Ikastola).

Bidebieta: Zabu-Zibu 17.00-18.00 (Isasa parkea).

Aiete: Zabu-Zibu eta Txirrintxon biak 17.00-18.00 (Hiru Damatxo plaza).

Maiatzeko eta ekaineko argazkiak ikusteko

JO ARGAZKITEGIRA