ELE-MELE Mahai-jolas kooperatiboa


ELE-MELE Mahai-jolas kooperatiboa

25,00 €

8 urte baino gehiago dutenei zuzenduta dagoen mahai jolas kooperatiboa.  Galdera eta froga bidezko jolasa da. Jolasaren ardatza Europako hizkuntza gutxiagotuak izanik, 55 hizkuntzaren inguruko informazioa biltzen du: non hitz egiten den, hiztun kopurua, ofizialtasuna, jatorria,…

JOLASAREN HELBURUA

Europako hizkuntza gutxiagotuen biziraupena lortzea. Horretarako parte hartuko duten hizkuntza  guztiek biziraupenerako ezinbestekoak diren 5 eremuetan erabilera bermatu beharko dute. Beraz, galderak eta frogak gaindituz eremu bakoitzari dagokion koloretako uztaia lortu beharko dugu.

Zeintzuk dira eremuak?

Familia, eskola,  aisia, kultura eta lan mundua

ALDERDI PEDAGOGIKOA

EDUKIAK: Galdera eta froga bidezko jolasa. Jolasaren ardatza Europako hizkuntza gutxiagotuak izanik, 55 hizkuntzen inguruko informazioa biltzen du: non hitz egiten den, hiztun kopurua, ofizialtasuna, jatorria,…

Horretaz guztiaz gain, ondorengo gaien inguruan galdera multzo handia dago; kultura, geografia, kirola, historia, natura eta xelebreak.

HEZKUNTZA GAITASUNAK: Bertan azaltzen diren galdera eta froga multzoa  ulertu eta hauek erantzuteko sormena, ideien arteko asoziazioak, gorputz zein aho adierazpena, azkartasuna, parte hartzea, umorea … lantzen dira. Hizkuntzen biziraupena lortzeko  talde planifikazioa eta estrategiak ezinbestekoak izango dira.

JOLAS KOOPERATIBOA: Denon artean hizkuntza gutxiagotuen biziraupena lortu behar dugu. Talde lanean nahiz bakarka, erabakiak hartu eta hainbat froga gainditu beharko ditugu.

Laguntza behar duzu? Jarri harremanetan Utzi zure iritzia

Category: .

Partekatu