IZURDEA mahai-jolas kooperatiboa. 4 urtetik gorakoentzat


IZURDEA mahai-jolas kooperatiboa. 4 urtetik gorakoentzat
  • Izurdea1

15,00 €

Memoria jolas kooperatiboa da. Animalia guztiek egiten dute zerbait dibertigarria. Guztiak aurkitu eta ezagutu beharko dituzue, izurdea sarean eror ez dadin. Lortuko al duzue guztiak topatzea?

Memoria jolas kooperatiboa da. Animalia guztiek egiten dute zerbait dibertigarria. Guztiak aurkitu eta ezagutu beharko dituzue, izurdea sarean eror ez dadin. Lortuko al duzue guztiak topatzea?

BI JOLAS:

Bikote jolasa: Jolaskideak memo txartel bat altxatuko du, eta txartel horren bikotea aurkitzen saiatuko da. Bikotea osatuz gero, jolaskide guztiek ozen esango dute animaliaren izena, eta baita animalia horrek zer egiten duen ere. Baina Kontuz! Izurdea ateratzen bada, aurrea egin beharko du eta arrantzaleen sarera hurbilduko da. Horrelakorik ez geratzea izango da gure lana.

Ezkutaketan: Ezkutatu diren hiru animalia aurkitzea izango da gure lana. Gainontzeko hemerezak ikusita asmatu beharko dugu zein falta diren, eta taulan, gure ustez eskutatu diren animalien irudien gainean, markatzeko fitxak jarriko ditugu. Jolaskideok animalia bat asmatzen dugun bakoitzean, etxe aldera mugituko dugu izurdearen fitxa. Guztion artean atera beharko dudu gure laguna sare artetik.

EDUKIAK: Izurde taula. Izurde fitxa. 4 itsas taula. 44 memo txartel. 4 izurde txartel. 30 markatze fitxa. Gidaliburua

HEZIKETA GAITASUNAK:

Pedagokikoa: besteak beste, arreta, elkarteta, kontzentrazioa, behaketa gaitasuna eta irudien asoziazioa bideratzen dituen jolasa da.

Euskara: Itsas inguruko hiztegia lantzea da helburu nagusia. Euskararen erabilera bultztazen du.

Ingurumen heziketa: Itsas ingurunearen ezagutza lantzen da eta izurdearen figurarekin mezumetaforikoa bidaltzen dugu: beharrekoa da denon arteko elkarlana izurdea (natura) salbatzeko.

Jolas kooperatiboa: Denon artean lagundu behar dugu izurdea arrantzaleen sareetan eror ez dadin. Lehiarik bultzatu gabe, gure indarrak batuz. Kanpokjo elementu baten aurka lehiatu behar dugu.

Laguntza behar duzu? Jarri harremanetan Utzi zure iritzia

Category: .

Partekatu