Jolasen Gida Didaktikoa


Jolasen Gida Didaktikoa

6,00 €

Urtxintxa Eskolak 2003ko neguan Euskal Jolasen Liburuxka argitaratu du. Argitalpen honen bidez, hizkuntzaren transmisioan eten den katenbegia osatzea da gure helburua: haurrei euskaraz jolas egiteko tresnak ematea alegia.

Euskarazko jolasa erdi ezkutuan dagoen altxorra da. Horregatik, liburuxka honetan, jolas zaharrak eta jolas berriak lantzeaz gain, jolaserako espazioa eta denbora berreskuratzen lagundu eta jolasak sortzeko gaitasuna sustatu nahi dugu.

Liburuxkak bi zati ditu, lehenengo zatian jolasaren inguruko hausnarketak eta kontzeptuak azaltzen dira eta bigarren zatian euskaraz jolasteko 57 jolas proposatzen dira. Hauek dira, liburuxkaren edukiak:

1. Jolasaren garrantzia
2. Jolasaren elementuak
3. Euskara eta jolasa
4. Jolasaren hizkuntza
5. Jolasa saioen programazioa
6. Jolasak sortzen eta moldatzen
7. Jolas bilduma
8. Bibliografia

Laguntza behar duzu? Jarri harremanetan Utzi zure iritzia

Category: .

Partekatu