Teknikak

konfiantza-lantzeko-teknikak

Konfiantza sortzeko teknikak

Nork bere buruan eta taldean duen konfiantza probatzeko eta sustatzeko prestatutako ariketa fisikoak dira hauek gehienak.
Taldean konfiantza giroa sortzea garrantzitsua da, bai elkartasun jarrerak eta talde dimentsioa bera sustatzeko, bai geure burua talde lan baterako prestatzeko, hala nola arriskuak ekar ditzakeen ekintza baterako edo ahalegin sortzailea eskatzen duen zeregin baterako.
Jolas hauekin lanean hasi baino lehen ezinbestekoa da parte hartzaileek elkar ezagutzea. Jarduera hauek dinamizatuko dituen pertsonak erne egon beharko du eta kontuan hartu taldea zer egoeratan dagoen, ariketa hauek pixkana sartuz joateko.

 

Teknikak