URTXINTXA

NOR GARA

Gipuzkoako Urtxintxa aisialdiko heziketa esparruan dinamizazioak, formazioa eta aholkularitza eskaintzen dituen elkartea da.

Irabazi asmorik gabeko elkarte honek 1987an hasi zuen bere ibilbidea aisialdiko hezitzaileak formatzen. Geroago, haur eta gazteei zuzendutako egitasmoak gauzatzen hasi zen. Gaur egun, hizkuntza normalizazio, argitalpen eta aholkularitza esparrura zabaldua du bere jarduna.

Aisialdiko heziketan profesionalak diren pertsonek osaturiko taldeetan egiten dugu lan. Pertsona horiengan konfiantza dugu, eta konfiantza hori hutsala ez denaren adierazgarri, gure antolakuntza eredu izatea nahi dugu, “Gizarte Berria Eraikitzen” estiloan oinarritzen den antolakuntza.

LAN TALDEA

Amaia Perez Elorza: Formazioa lan-taldeko kidea.
Asier Gorostegi Aliri: Idazkaritza eta Laguntza lan-taldeko kidea.
Ariane Retegi Uria: Komunikazio arduraduna eta Bezeroak Asebetetzeko lan-taldeko kidea.
Atzio Orexa Elizegi: Koordinatzaile Orokorra eta Bezeroak Asebetetzeko lan-taldeko kidea.
Eli Sanchez Rodriguez: Formazioa lan-taldeko kidea.
Gotzone Ruiz Larreta: Garapen Pedagogiko eta Txantxariak lan-taldetako kidea.
Haritz Salaberria Goikoetxea: Garapen Pedagogiko eta Bezeroak Asebetetzeko lan-taldeko kidea.

-

Izaskun Amunarriz Eskurra: Heziketa Aktiboa lan-taldeko kidea.
Julene Maia Abasolo: Formazioa lan-taldeko kidea.
Julen Etxaniz Orbegozo: Heziketa Aktiboa lan-taldeko kidea.
Maite Asensio Iparragirre: Bezeroak Asebetetzeko lan-taldeko kidea.
Maite Sagaseta Iturralde: Heziketa Aktiboa lan-taldeko kidea.
Miren Agote Izagirre: Heziketa Aktiboa lan-taldeko kidea.
Zuriñe Urbieta Lekuona: Heziketa Aktiboa lan-taldeko kidea.

PROPOSITOA

«HEZIKETAREN BIDEZ, KALITATEZKO HERRITARREN JENDARTEA ERAIKITZEA»

EZAUGARRI ZEINUAK

  1. Balioetan heztea sinesgarri egiten dugu.
    • Ardura
    • Askatasuna
    • Konfiantza
    • Gardentasuna
    • Etika
    • Konpromisoa
    • Sormena
  2. Ludikotasuna eta profesionaltasuna bat egiten ditugu.
  3. Bezeroaren asebetetzea xede dugu.
  4. Bizipenetan oinarritutako heziketa prozesuen bidelagun gara.
  5. Egunerokotasuna plazer eta pasio bihurtzen dugu.
  6. Harreman estilo osasuntsuak eraikitzen ditugu.
  7. Indibidualtasunari tokia egiten diogu taldean.
  8. Jatorrian errotuak eta munduari irekiak gaude.
  9. I+G+B eta tradizioa uztartzen ditugu.

IKUSPEGI PEDAGOGIKOA

Gure jardunean ezinbestekoa ikusten dugu gizarte eredu berriarekin bat egiten duten baloreen transmisioan lan egitea. Baloreak bizi eta sentitu egiten ditugu eta barneratua dugun horren transmisiorako, guk geuk eredu izan behar dugula argi dugu.

NER GROUP

NER taldeko kide gara. NER taldea harreman estilo berriak lotzen dituen hainbat erakundek osatutako elkarte bat da, eta bizipenak, sinergiak eta ezagutzak partekatzen dituzte hobetzeko, aurrera egiteko, eraginkorragoak izateko eta emaitza hobeak lortzeko.