Aisialdiko begirale ikastaroa

3000 pertsonak egin dute dagoeneko Urtxintxaren begirale ikastaroa, gure bezeroek guregan jarri duten konfiantzaren seinale. 200 orduko ikastaroa da eta modu estensiboan zein intensiboan egin daiteke. Eusko Jaurlaritzak homologatutako titulazio ofiziala da.

Nori zuzenduta dago?

18 urtez gorako aisialdian aritzen direnenei edo horretarako asmoa dutenei zuzenduta dago.Irakasleak aisialdiko begirale edo zuzendari tituludunak eta aisialdiko heziketan eskarmentudunak izaten dira; dagokien gaian lizentziatuak edo diplomatuak: soziologoak, psikologoak, pedagogoak, gizarte hezitzaileak, biologoak, geologoak…

ZERGATIK EGIN FORMAZIOA URTXINTXAREKIN

  1. URTXINTXA-KIDE izango zarelako. Honek, lehentasuna eta arreta berezia eskainiko dizularik arlo desberdinetan. Hala nola:
    1. Praktikak: ikastaroaren atal teorikoa bukatu ondorengo praktikak aurkitzeko aholkularitza, laguntza.
    2. Urtxintxak kudeatzen dituen egitasmoetan lan egiteko lehentasuna.
    3. Urtxintxako liburutegi espezializatuan mailegu zerbitzuaz baliatu ahal izango duzu.
    4. Hurrengo ikasturtean burutuko zenituzkeen beste ikastaroetan %15aren beherapena
    5. Urtxintxak saltzen dituen produktuetan %15aren beherapena
    6. Ikastaroa amaitu ondoren, zure ibilbide profesionalean dituzun ekimenetan aholkularitza eta jarraipen profesionala.
  2. Urtxintxako profesionalen etengabeko formazioaz, ezagutzen eguneraketaz, ibilbideaz eta eskarmentuaz zuzenean elikatu ahal izango duzu.

Edukiak

Ikastaro honetan aisialdiaren inguruko eduki teoriko-praktikoen, heziketa behar berezien, soziolinguistikaren eta jolas eta aisialdirako bestelako baliabideen gaineko formazioa jasotzen da, besteak beste. Material osagarria:

  • Aisialdiaren pedagogia
  • Planifikazioa eta ebaluazioa
  • Gizarte trebetasunak
  • Talde dinamika
  • Garapena
  • Heziketa premia zehatzak
  • Kultur aniztasuna
  • Jolasak
  • Hizkuntzaren normalizazioa
  • Ingurumen heziketa eta aisialdia
  • Arte adierazpena
  • Sexu heziketa
  • Osasunerako heziketa

Prezioa

500 € (matrikula eta aterpeko asteburuak barne)