Aisialdiko Zuzendari Ikastaroa

Aisialdiko Zuzendari Ikastaroa

INFORMAZIO OROKORRA:

JASOLEAK: Aisialdiko Hezitzaileak eta Dinamizatzaile Soziokulturalak

EDUKIAK:

  • Esparru sozio-politikoa: Euskal Herriko haur eta gazteak, gazte mugimenduaren historia, gazte elkarkidetza, gazte politika: legedia, dirulaguntzak,…
  • Esparru psikopedagogikoak: psikologia, komunikazioaren teoria, gatazken gaindipena.
  • Esparru pedagogikoa: heziketa egitasmoa, errealitatearen azterketa, planifikazioa eta ebaluazioa, talde pedagogikoa.
  • Esparru teknikoa: Elkartearen marko legala, administrazioa, komunikazioa, koordinatzailea.

IRAUPENA: 200 ordu teoriko eta 120 ordu praktiko (ikastaroa bukatu eta 4 hilabeteren daude horiek egiteko).

IRAKASLERIA: Aisialdiko begirale edo zuzendari tituludunak eta aisialdiko heziketan eskarmentu handikoak. Dagokien gaian lizentziatuak edo diplomatuak: Soziologoak, Psikologoa, Pedagogoak, Psikopedagogoak, Gizarte Hezitzaileak, Biologoak, Geologoak…

TITULAZIOA:

  1. Eusko Jaurlaritzak homologatutako “Haur eta Gazteen Aisialdirako Zuzendari” titulua.
  2. SSCB2011 – Haurren eta gazteen aisialdiko jardueren zuzendaritza eta koordinazioa titulua (ziurtagiri profesionala).

BALDINTZAK:

  1. 21 urte beteta edukitzea (edo atal teorikoa amaitu aurretik beteak izatea) eta aisialdirako begirale titulua izatea.
  2. Eskola-graduatuaren jabe izatea.

 

INFORMAZIO ZEHATZA:

EGUTEGIA/ORDUTEGIA: Larunbatetan 9:00-14:00 eta 15:00-18:00

Z1_1

TOKIA: Donostian, Aitor Ikastolan (Ametzagaina 10).

PREZIOA: 590 € (matrikula eta aterpeko asteburua sartzen da)

IZEN-EMATEA: Irailaren 18a bitarte.

Izen-emate pausoak:

  1. Formularioa bete ezazu.
  2. Amaitzean mezu automatikoa jasoko duzu, bertan adieraziz izen-ematea behin-betikoa izan dadin matrikula osoari dagokion %50aren diru sarrera egiteko zer pausu eman.
  3. Behin diru sarrera egina dagoenean matrikula behin-betikoa izango da.

    Oharra: taldea osatzeko behar adina matrikula ez baleude, ordaindutako kopurua itzuli egingo da.

IZEN-EMATEA:

Datu pertsonalak

Sexua:

Formazioa

Baldintzak onartu behar dituzu

ZERGATIK EGIN FORMAZIOA URTXINTXAREKIN

  1. URTXINTXA-KIDE izango zarelako. Honek, lehentasuna eta arreta berezia eskainiko dizularik arlo desberdinetan. Hala nola:
    1. Praktikak: ikastaroaren atal teorikoa bukatu ondorengo praktikak aurkitzeko aholkularitza, laguntza.
    2. Urtxintxak kudeatzen dituen egitasmoetan lan egiteko lehentasuna.
    3. Urtxintxako liburutegi espezializatuan mailegu zerbitzuaz baliatu ahal izango duzu.
    4. Urtxintxan burutuko zenituzkeen beste ikastaroetan %15aren beherapena
    5. Urtxintxak saltzen dituen produktuetan %15aren beherapena
    6. Ikastaroa amaitu ondoren, zure ibilbide profesionalean dituzun ekimenetan aholkularitza eta jarraipen profesionala.
  2. Urtxintxako profesionalen etengabeko formazioaz, ezagutzen eguneraketaz, ibilbideaz eta eskarmentuaz zuzenean elikatu ahal izango duzu.