Elkarteen/enpresen antolaketa kolaboratiboa- TejeRedes metodologia

Elkarteen/enpresen antolaketa kolaboratiboa- TejeRedes metodologia
Zirkoa_WEB

“ZIRKOA”: KULTURA KOLABORATIBOA LANDU

Komunitate zehatzeko partaide diren lan-talde eta erakundeetan modu kolaboratiboan lan egin ahal izateko ezinbesteko kontzeptuak barneratzen dira. Horretarako, elkarlana, komunikazioa eta konfiantza kontzeptuak landuko dira, baita lanerako estrategiak eta teknologiak garatu ere.


Ikastaroa partaideen bizipenetan eta hausnarketatan oinarritzen da. Kontzeptu zein estrategien lanketen bidez, kolaborazio irizpideetan lanean modu kontzientean aritzeko taldekideak ahalbideratuz.


Ikastaro honetako protagonista parte-hartzailea bera da. Prozesuaren hasieratik aldaketarako giltzarrian bihurtzen da. Metodologia berritzaile eta eraginkorra erabiltzen da, ongi ere pasatuz.

Bezeroak:

Udalak, Elkarteak, Ikastetxeak, Enpresak.

Jasoleak:

Gazte eta helduak

Zer da?

Tejeredes – Urtxintxa ZIRKUA formazio tailer bat da. Bertan, sarean eta elkarlanean lan egiteko sistema artikulatuen kontzeptu, metodologia, sare teknologiak, praktikak eta esperientziak lantzen dira.

Tejeredes-Urtxintxa Zirkua
Tejeredes-Urtxintxa Zirkua 3

Zer bilatzen da?

1.- Kontzeptu, kolaborazio kultura eta sarean lan egiteko metodologien sustapena.

2.- Networking prozesuak indartzeko gizarte teknologien ezagutza.

3.- Lan-talde eta erakunde kolaboratiboen praktiken eta esperientzien garapena.

Norentzat?

Lan-taldeetan, erakundeetan, eta egitura lokaletan modu kolaboratiboan sarean lan egiteko estrategiak praktikan jarri eta garatzea beharrezkoa duten pertsonei zuzendua.

tejeRedes – Urtxintxa ZIRKUA interes komuna duten pertsonentzat gunea da. Tailerrean parte hartzen dute komunitate kolaboratibo berrie bizitza emateko edota jadanik martxan dauden lan-talde edo erakundeak indartzeko.

Tejeredes-Urtxintxa Zirkua 4

Nola egituratzen da?

ZIRKUAk 5 modulu ditu:

Lehenengoak (Gizakia), parte-hartzaileen arteko harremanak sustatu nahi ditu, horretarako GLEHEI kontzeptuaz baliatuz (Gorputza + Lenguaia + Emozioak + Historia + Eros + Isiltasuna).

Hurrengo bi moduluetan (Bilatu eta Ikusi) kontzeptuak, metodologiak eta sare-laneko esperientziak homogenizatzea bilatzen da.

Azkeneko bietan (Hitz egin eta Egin) sarean lan egiteko prestatuta dagoen plana diseinatzen eta sakontzen da.

Nola egiten dugu?

Parte-hartzailea da protagonista. Prozesuaren haseratik aldaketarako giltzarrian bihurtzen da.

Metodologia berritzailea, eraginkorra eta ongi pasatuz.

Tejeredes-Urtxintxa Zirkua 6

Iraupena

– Tailerrak 24 orduko iraupena du.

Interes gehiago edukiz gero:

[phone* your-number placeholder "Telefonoa"]