FamiliaOla egitasmoa

FamiliaOla egitasmoa

FAMILIAOLA egitasmoa

Familiaola_Logo2

Aisialdiko ekintzak burutuz, familia ezberdinak elkarrekin euskaraz aritzeko Mintza-gunea da Familiaola. Egun Irungo familiekin egiten da. 2-8 urte bitarteko haurrak dituzten familientzako egitasmoa da.

Otsaila, maiatza eta azaroan ekintza ezberdinak burutzen dira eta hauetan parte hartzeko interesa duten familiek on-line egin dezakete izen ematea.

MAIATZEKO TAILERRAK:

BARATZA EKOLOGIKORA BISITA ETA SUKALDARITZA TAILERRA

Sukaldatzea gustuko? Astigarragan dagoen baratza ekologikoa bisitatuko dugu eta bertan bildutako produktuekin, sukaldaritza tailerra egingo dugu.

Adina: 2-8 urte bitartean.

Data: Maiatzaren 6an (ordua zehazteke) eta 8an 17.30-19.00.

Non: 6an Astigarragan eta 8an, Irungo elkarte batean (zehazteke).

Izen-ematea: Apirilaren 28a bitarte.

PARKETARRAK:

Euskaraz jolastu nahi? Hau da zure txokoa! Tailer honetan jolasak egingo ditugu, hizkuntza transmisioa familian eta aisialdian uztartuz.

Adina: 2-8 urte bitartean.

Data: Maiatzaren 15ean eta 22an.

Non: 15ean Gain-Gainean parkean (Olaketa kalea). 22an, Ventas auzoan dagoen Lapurdi kaleko parkean.

Izen-ematea: Apirilaren 28a bitarte.

KIROLA FAMILIA ARTEAN:

Kirola egitea gustuko duzue? Horrela bada, hau da zure lekua! Hilaren 11an bizikletan ibiltzera joango gara; 19an, Irungo ibaian barrena piraguetan ibiliko gara eta, 27an, berriz, Erlaitzeko kaskora igoko gara.

Adina: 2-8 urte bitartean.

Data: Maiatzaren 11n (17.30etan), 19an (17.30etan) eta 27an (9.30etan).

Non: 11n Dunboan, 19an Santiagotarrak Elkartean (Patricio Arabolaza kalea) eta 27an Ola Sagarditegiko parkingean.

Izen-ematea: Apirilaren 28a bitarte.

NEGUKO TAILERRAK:

Otsaila eta martxoko hilabeteetan, hainbat tailer izan ditugu Irungo FamiliaOla egitasmoan. Lehenik eta behin, material ezberdinekin hainbat txotxongilo sortu ditugu eta hori gutxi balitz, otsailaren 18an Tolosako Topic txotxongilo museora joan gara goiz pasa denok elkarrekin.

Dantzan eta aerobik mungimenduetan ere ibili gara, euskal musikaz baliatuz gorputza martxan jarriaz Euskal Zunban. Eta, azkenik, mundu magikora bidaia egin dugu mota desberdinetako ipuinak ezagutu eta ipuin horietako pertsonaiekin jolas eginez. Hori guztia gutxi balitz, amaieran ipuin musikatuarekin izan da. Goxo-goxo, baso artera bidaia eginez.

FAMILIAOLAKO SAIOEN IRUDIAK: