HezHiz

HEZHIZ_WEB

Bezeroak:

Udalak, Ikastetxeak, Guraso Elkarteak, Euskara Taldeak.

Jasoleak:

LH-DBH ikasleak.

Egitasmoa:

Gaztetxoei hizkuntza hautua egitea zerk daramaten eta zergatik egiten duten ohartarazteko egitasmoa da Hezhiz. Ikasleekin soziolinguistika oinarriak lantzen ditugu, euskara eta beste hizkuntzen inguruko gogoeta eta hausnarketa sakonak egitera eramanez.

Egitasmoaren lehen zeregina euskara erabiltzeko joeran lan egitea da. Horretarako, hizkuntzarekiko jarrerak, balioak eta arau sozialak jorratzen ditugu, horrela ikasleen usteetan eraginez eta haien hizkuntza-jokabideak aldatzen hasiz. Hizkuntzen inguruan gogoeta egitea dugu estrategia nagusi, horrela ikasleengan euskara erabiltzeko joera kontzientea sortzen baita. Guzti honekin batera, sormena ere euskaraz bideratzeko lanketa barneratzen dugu egitasmoan, hizkuntzaren alderdi estetiko-ludikoa ere landuz; usteetan eragiteaz gain ikasleen gaitasun eta konpetentziak garatu nahi baitugu.

Egitasmo honen helburuak honakoak dira:

  • Euskara erabiltzeko joera lantzea, hizkuntzarekiko jarrerak, balioak eta arau sozialak jorratuz. Horretarako, gaztetxoek hizkuntzarekiko dituzten usteak lantzen dira.
  • Hizkuntzaren alderdi estetiko-ludikoan sakontzea, sormena euskaraz bideratuz. Horretarako, gaztetxoek hizkuntzarekiko dituzten gaitasunak lantzen dira.
  •  

    Beraz, egitasmo honen helburua gaztetxoen uste eta gaitasunetan eragitea da, euskararen erabilera handitzeko.

    2 moduluk osatzen dute Lehen Hezkuntzan garatzen den egitasmoa eta, DBHkoa, berriz, 4 modulutan. Guztion parte-hartzean eta talde dinamikan oinarrituta egiten da lan. Hezhiz egitasmoa ikastetxetik kanpo ere gara daiteke.

    Saio hauen dinamizatzaileak gazteak dira, aisialdiko programetan esperientzia dute, heziketarekin lotutako formazioa dute, hizkuntza naturaltasunez erabiltzeko aparteko arazorik ez dute eta gaztetxoen partehartzea errazten eta dinamizatzen trebeak dira.

     

    2016-17 ikasturtean Hezhiz egitasmoan parte hartu duten ikastetxeak:

    Informazio gehiago edo kontratatzeko interesa bazenu:

    [phone* your-number placeholder "Telefonoa"]