Ipuin ikastaroa

Ipuin ikastaroa

ZERTAN DATZA?

BasoakBaduSekretuBat_inp

Ipuinak mundua azaltzeko eta ulertzeko erabiltzen ditugu, baita sentimenduak interpretatzeko, esperientziak azaltzeko eta jendartea ezagutzeko ere. Ipuinak guztiz funtsezkoak dira bizitza osoan zehar, baina  garrantzi berezia hartzen dute haurtzaroan, bai garapen linguistikoari begira, bai garapen afektibo-emozionalari begira ere.

NORI ZUZENDUA:

  1. Gurasoei: Gurasoak faktore eraginkorrenetarikoak dira -edo eraginkorrenak- haurraren garapen intelektuala, emozionala, soziala eta, aldi berean, hizkuntzarena estimulatzeko. Prozesu hori maitasunezko komunikazio baten bidez gauza dadin, ipuinak tresna paregabeak dira.
  2. Hezitzaileei: Izan ere, haurren adin aurrera doan heinean, irakurketa eta idazketaren ikas-prozesuarekin batera bertze bide bat zabaltzen da komunikazioan. Komunikazio prozesu berri horretan hezitzaileak ipuinak modu egokian baliatzen baldin badaki (zein, nola, zergatik eta zertarako), haurren garapen intelektuala ez ezik, emozionala, soziala eta linguistikoa garatzen lagunduko diogu.

ERAKARGARRITASUNA ETA BERRITASUNA

Egungo gizartean ahozko komunikazioak ukatu ezineko lehentasuna eta tokia du; izan ere, egun, hizkuntza mintzatua menderatzeak erabateko garrantzia du hainbat esparrutan, hala nola: lan munduan, gizarte harremanetan, harreman pertsonaletan, etab.

Lengoaiaren bidez mundua ezagutzen ikasten baitugu, ahozkotasuna ezagutarazteko, lantzeko eta aztertzeko ardurak berebiziko garrantzia du. Helburu horretara iristeko, sarritan ipuina kontatzeari berari ez diogu behar adina garrantzirik ematen: edozein ipuin hautatzen dugu; bat-batean eta aldez aurretik deus prestatu gabe, gure seme-alaba edota haurrentzat egokia den kontuan hartu gabe, ahozkotasunari eta gorputz-adierazpenari erreparatu gabe… Eta gozatzeko jarduera izan beharrean, jarduera aspergarria eta zentzugabekoa izaten da anitzetan.

Gauzak horrela, egitasmo honek ipuinak kontatuz eta entzunez sortzen den hizkuntz-ekintza magikoa du erakusten, ahozkotasuna modu gozagarri batean landuz eta garatuz.

IKASTAROAREN EGITURA

Ikastaroak hiru modulu izanen ditu (A-B-D), eskariaren eta interesaren arabera hautatzekoak edo banatzekoak. Ikastaroa, bere osotasunean, 24 ordukoa da (8+8+8):

  1. A) AHOZKO HIZKUNTZAREN PRESENTZIA HAURTZAROAN (8 ORDU)

1- Hizkuntza eta hiztunaren komunikazio gaitasuna

  1. 1-Zer da ahozko hizkuntza?
  2. 2-Zergatik irakatsi ahozko hizkuntza?
  3. 3-Elkarrekintza moduak
  4. 4-Ahozko hizkuntzaren bilakaera

2- Ahozko hizkuntzaren garrantzia

  1. 1-Nola landu ahozko hizkuntza aisialdian?
  2. 2-Edukiak: Zer landu behar da?
  3. 3-Hezitzailearen rola
  1. B) IPUINAK HIZKUNTZAREN GARAPENEAN (8 ORDU)

1- Ipuinen eraginkortasuna

2- Maitasunezko hizkuntz-ekintza

3- Zer ondorio du ipuinak hizkuntzaren garapenean?

4- Zer eskaintzen dio ipuinak umeari?

5- Ipuinak ongi bereiztea

6-  Ipuinak kontatzeko pauso garrantzitsuak

  1. D) HAINBAT TRESNA (8 ORDU)
  1. Ipuinak hautatzeko irizpideak adinka eta gaika
  2. Euskararen ahoskera zaindua
  3. Onomatopeien eta lokailuen bilduma