EGITASMOA

Programa honen helburua parkeetan haurrak eta gurasoak euskaraz jolasten jartzea da.

3-6 urte bitarteko haurren eta hauen gurasoen, eta 6-9 urteko haurren  Une honetan, Donostian, Hernanin, Urretxu- Zumarragan, Ordizian eta Astigarragan dago martxan.

Programa honek hiru helburu ditu:

  • Familiei eta haurrei euskaraz jolasteko baliabideak eskaintzea
  • Familiak eta haurrak euskararen inguruan biltzeko gunea sortzea
  • Auzo eta herrietako jolasguneetan euskararen presentzia areagotzea

Parketarretan bi egitasmo daude: ZABU-ZIBU eta TXIRRINTXON.

Argazkiak ikusi

Zabu-Zibu eta Txirrintxon, zertan desberdintzen dira?

Zabu Zibu 

Parkeetan gauzatzen den programa bat da, 3-5 urte bitarteko haurrek eta bere gurasoek (edo zaintzaileek) gehi Urtxintxako bi hezitzailek hartzen dute parte. Jolasak egiten ditugu, hizkuntza transmisioa familian eta aisialdian uztartuz.

Txirrintxon

Parkeetan gauzatzen den programa bat da eta 6-9 urte bitarteko haurrek gehi Urtxintxako bi hezitzailek hartzen dute parte. Jolasak egiten ditugu. Zabu-Zibun ez bezala, gurasoek ez dute parte hartzen.

Martxoaren 6tik 31 bitarte PARKETARRAK Hernani eta Donostian:

ASTELEHENETAN (Maiatzak 8, 15, 22, 29):

Morlans: Zabu-Zibu eta Txirrintxon 17.30- 18.30 (Leire Plaza) .

Altza: Zabu-Zibu 17:00-18:00 (Casares Kultur etxean) eta Txirrintxon 18.00-19.00 (Casares Kultur etxean).

ASTEARTETAN (Maiatzak 9, 16, 23 eta 30):

Loiolako Erriberak: Zabu-Zibu 17.30-18.30 (Santiago Plaza) eta Txirrintxon 17.30-18.30 (Maria Zambrano plaza).

Egia: Zabu-Zibu eta Txirrintxon 17.30-18.30 (Plaza Haundin).

ASTEAZKENETAN (Martxoak 10, 17, 24 eta 31):

Alde Zaharra: Zabu-Zibu 17.00-18.00 eta Txirrintxon 18.00-19.00 (Zuloaga plazan).

Itxaurrondo: Zabu-Zibu 16.45-17.45 (Hegoaldeko Ikastolako patioan).

 

 

 

OSTEGUNETAN (Maiatzak 11, 18, 25 eta ekainak 1):

Amara Berri: Zabu-Zibu eta Txirrintxon biak 17.00-18.00 (Araba parkean. Euria egiten badu Sahatsaren plaza).

Loiola: Zabu-Zibu eta Txirrintxon 17.30-18.30 (Latsarien plaza).

OSTIRALETAN (Martxoak (5-Bidebietan), 12(Añorga eta Aieten), 19,26 eta ekainak 2):

Añorga: Zabu-Zibu eta Txirrintxon biak 17.00-18.00 (Amassorrain Ikastola).

Bidebieta: Zabu-Zibu 17.00-18.00 (Isasa parkea. Euria egiten badu Eltzegorreko lokalean).

Aiete: Zabu-Zibu eta Txirrintxon biak 17.00-18.00 (Hiru Damatxo plaza).

Parketarrak medioetan:

2017/03/07

ddeuskaraz

2017/03/07

hitza

2017/03/08

DV