Pirata Udalekuak 2017

Pirata Udalekuak 2017

UDALEKU PIRATAK 2017

eskuorria_2017-1

pasaiakoudala

Pirata Udalekuak 2016

6.txanda

4.txanda

Informazioa

Pirata izatea ederra da! Piratekin 6 egunez biziz, euskaraz eta noski, ongi pasaz.

TXANDAK

  1. txanda: 2017/06/26 – 2017/07/01
  2. txanda: 2017/07/03 – 2017/07/08
  3. txanda: 2017/07/10 – 2017/07/15 OSATUA
  4. txanda: 2017/07/17 – 2017/07/22 OSATUA
  5. txanda: 2017/07/24 – 2017/07/29
  6. txanda: 2017/07/31 – 2017/08/05 OSATUA
  7. txanda: 2017/08/07 – 2017/08/12

EKINTZA NAGUSIAK

Sei egun horietan piraten altxor preziatua topatu beharko dugu, Kantauri itsasoan nabigatuko dugu, ibilbide pirata zirraragarria biziko dugu,  itsas kirolak egingo ditugu … eta hondartzaz zein igerilekuaz gozatzeko aukera ere izango dugu. Egunari amaiera emateko irratsaio bat ere egingo dugu.

Hezitzaileak piratak dira, haur eta gazteekin itsaso desberdinetan nabigatzen urte askotako esperientzia dute eta bakoitzak bere istorioa du, zein baino zein interesgarriagoa.

ADINA

2005 eta 2010 urte bitartean jaiotako haurrak. Adinaren arabera zenbait ekintza adinka antolatuko ditugu.

TOKIA

Arrokaundieta aterpetxean, Piraten Etxean, Pasai Donibane (Gipuzkoa).

PREZIOA

260 euro. Bi haur baino gehiago, 235 euro haur bakoitzeko (anai-arreben kasuan, soilik).

AUTOBUSAK

Bilbon, Gasteizen, Donostian, Iruñean, Baionan (beti ere gutxieneko haur kopurua baldin badago).

IZEN-EMATEKO

IZENA EMAN SAIOA HASI

Edozein zalantzetarako jarri gurekin harremanetan: 943270033 (Ordutegia: 9.00-15.00tara) edo idazkaritza@urtxintxa.eus