Pirata Udalekuak 2018

UDALEKU PIRATAK 2018

Eskuorria-1

Pirata Udalekuak 2016

6.txanda

4.txanda

Informazioa

Pirata izatea ederra da! Piratekin 6 egunez biziz, euskaraz eta noski, ongi pasaz.

TXANDAK

  1. txanda: 2018/07/02 – 2018/07/07 (osatua)
  2. txanda: 2018/07/09 – 2018/07/14 (osatua)
  3. txanda: 2018/07/16 – 2018/07/21 (osatua)
  4. txanda: 2018/07/23 – 2018/07/28 (osatua)
  5. txanda: 2018/07/30 – 2018/08/04 (osatua)
  6. txanda: 2018/08/06 – 2018/08/11

EKINTZA NAGUSIAK

6 egun izango ditugu piraten bizimoduan murgiltzeko, ibilbide zirraragarriak ezagutuko ditugu, hondartzara joango gara eta ur ekintzak egingo ditugu, Kantauri itsasotik nabigatuko dugu piraten abestia kantatuz eta aurtengoan bereziki… Anny Bonnyren sekretua ezagutuko dugu!!

Hezitzaileak piratak dira, haur eta gazteekin hainbat itsasoetan nabigatzen urte askotako esperientzia dute eta norberak bere istorioa duenez, haurrek istorio horiek ezagutuko dituzte udalekuetan zehar. Testuinguru horrekin, ezezagun zaien mundu magiko horretan murgildu eta haurrek pirata izatearen esperientzia bizitzeko leku ezinhobea izango dute gure udalekuetan!

ADINA

2006 eta 2011 urte bitartean jaiotako haurrak.

TOKIA

Arrokaundieta aterpetxean, Piraten Etxean, Pasai Donibane (Gipuzkoa).

PREZIOA

265 euro. Bi haur baino gehiago, 240 euro haur bakoitzeko (anai-arreben kasuan, soilik).

AUTOBUSAK

Bilbon, Gasteizen, Donostian, Iruñean, Baionan (beti ere gutxieneko haur kopurua baldin badago).

IZEN-EMATEA

SAIOA HASI

——–

Edozein zalantzetarako jarri gurekin harremanetan: 943270033 (Ordutegia: 9.00-15.00tara) edo idazkaritza@urtxintxa.eus-ra idatzita.