Informazioa
Pirata izatea ederra da! Piratekin 6 egunez biziz, euskaraz eta noski, ongi pasaz.
TXANDAK
- txanda: 2021/06/28 – 2021/07/03
- txanda: 2021/07/05 – 2021/07/10
- txanda: 2021/07/12 – 2021/07/17
- txanda: 2021/07/19 – 2021/07/24
- txanda: 2021/07/26 – 2021/08/31
- txanda: 2021/08/02 – 2021/08/07
- txanda: 2021/08/9 – 2021/08/14
EKINTZA NAGUSIAK
6 egun izango ditugu piraten bizimoduan murgiltzeko, ibilbide zirraragarriak ezagutuko ditugu, hondartzara joango gara eta ur ekintzak egingo ditugu, Kantauri itsasotik nabigatuko dugu piraten abestia kantatuz eta aurtengoan bereziki… 1721: Nassau uhartera bidaia ezagutzeko aukera izango dugu.
Hezitzaileak piratak dira, haur eta gazteekin hainbat itsasoetan nabigatzen urte askotako esperientzia dute eta norberak bere istorioa duenez, haurrek istorio horiek ezagutuko dituzte udalekuetan zehar. Testuinguru horrekin, ezezagun zaien mundu magiko horretan murgildu eta haurrek pirata izatearen esperientzia bizitzeko leku ezinhobea izango dute gure udalekuetan!
ADINA
2009 eta 2014 urte bitartean jaiotako haurrak.
PREZIOA
270,50 euro.
Anai-arreben kasuan, 245 euro haur bakoitzeko.
IZEN-EMATEA
Une honetan dugun egoerarekin, txanda asko dagoeneko bete dira.