UDAKO begirale Ikastaroa (Donostia) 2018

UDAKO begirale Ikastaroa (Donostia) 2018

UDAKO BEGIRALE IKASTAROA 2018

INFORMAZIO OROKORRA:

JASOLEAK: Aisialdiko hezitzaileak eta dinamizatzaile soziokulturalak.

EDUKIAK:

– Aisialdiko soziologia, pedagogia eta psikologia.
– Hezkidetza, ingurugiroa, soziolinguistika, heziketa behar bereziak eta adierazpena.
– Musika, jolasak, tailerrak, lehen sorospenak…
– Udako egitasmoak, astialdiko esperientziak eta ekipamenduak.

IRAUPENA:

– 150 ordu teoriko
– 160 ordu praktiko.
– Memoria

IRAKASLERIA: Aisialdiko begirale edo zuzendari tituludunak eta aisialdiko heziketan eskarmentu handikoak. Dagokien gaian lizentziatuak edo diplomatuak: Soziologoak, Psikologoak, Pedagogoak, Psikopedagogoak, Gizarte Hezitzaileak, Biologoak, Geologoak, EGA-dunak.

TITULAZIOA: Eusko Jaurlaritzak homologatutako “Haur eta Gazteen Aisialdirako Begiralea” titulua.

BALDINTZAK:

  1. 2018an 18 urte beteta edukitzea.
  2. DBHko titulazioa izatea.

INFORMAZIO ZEHATZA:

EGUTEGIA: Ekainaren 18 hasi eta uztailaren 26an saio teorikoak bukatu. Goizeko 9:00tatik 15:00etara, asteburuko irteeran izan ezik.

  • EKAINAK
    18-19-20- 22*-23*
    26, 27, 28, 29
  • Asteburuko irteera: Ekainaren 22 10:00tatik- ekainaren 23 14:00etara.
  • UZTAILAK
    2, 3, 4, 5,
    9, 10, 11, 12,
    16, 17, 18, 19,
    23, 24, 25, 26.

    Egutegia behin-behinekoa da.

TOKIA: Donostian.

PREZIOA: 445 euro (matrikula eta aterpeko asteburuak barne)

IZEN-EMATE EPEA: ITXITA

IZEN-EMATE PAUSUAK:

  1. Formularioa bete ezazu.
  2. Amaitzean mezu automatikoa jasoko duzu, bertan adieraziz izen-ematea behin-betikoa izan dadin matrikula osoari dagokion %50aren diru sarrera egiteko zer pausu eman.
  3. Behin diru sarrera egina dagoenean matrikula behin-betikoa izango da.

    Oharra: taldea osatzeko behar adina matrikula ez baleude, ordaindutako kopurua itzuli egingo da.