Aisialdiko zuzendaria

Aisialdiko zuzendaria

Gazteak

Aisialdiko zuzendaria

100 orduko ikastaroa da eta formazio teorikoa zein praktikoa jasotzen da. Eusko Jaurlaritzak homologatutako titulazio ofiziala da.

Nori zuzenduta dago?

Aisialdiko hezitzaile eta dinamizatzaile kulturalei zuzenduta dago, eta nahitaezkoa da 21 urte beteta edukitzea (edo urtea amaitu aurretik betetzea) eta aisialdiko begirale titulua izatea.

Irakasleak aisialdiko begirale edo zuzendari tituludunak eta aisialdiko heziketan eskarmentudunak izaten dira; dagokien gaian lizentziatuak edo diplomatuak: soziologoak, psikologoak, pedagogoak, gizarte hezitzaileak, biologoak, geologoak…

Edukiak

Ikastaro honen edukiak lau atal nagusitan banatzen dira

  • Esparru sozio-politikoa: Euskal Herriko haur eta gazteak, gazte mugimenduaren historia, gazte elkarkidetza, gazte politika: legedia, diru-laguntzak,…
  • Esparru psikopedagogikoa: psikologia, komunikazioaren teoria, gatazken gaindipena.
  • Esparru pedagogikoa: heziketa egitasmoa, errealitatearen azterketa, planifikazioa eta ebaluazioa, talde pedagogikoa.
  • Esparru teknikoa: elkartearen marko legala, administrazioa, komunikazioa, koordinatzailea.
Ikastarorik ez dago momentu honetan.