Sexu heziketa eta planifikaziorako begiralea

Sexu heziketa eta familia planifikaziorako begiralea

Sexu heziketa

Sexu heziketa eta familia planifikaziorako begiralea

Urtxintxa Eskolak Bezain psikologia eta sexologia bulegoarekin elkarlanean antolatzen du ikastaro hau. Urtxintxa Eskola horretan hasiz geroztik, ia 2500 pertsonak egin dute ikastaroa.

Nori zuzenduta dago?

Sexu heziketan formazioa jaso eta esku-hartze programetan lan egin nahi duten pertsonei zuzendua dago.

80 orduko ikastaroa da. Bukatzean, sexu heziketa eta familia planifikaziorako begirale ziurtagiria jasotzen da.

Edukiak

Giza sexualitatearen eboluzioa, sexualitateak historian zehar eta egun gizartean duen irudia, familiak sexu heziketan duen papera… bezalako gaiak lantzen dira modu parte hartzailean. Ikastaroa eztabaidan, jarreretan, parte hartzean, ebaluazioan eta analisian oinarritzen da, ez irakasgaia teoriko soiletan.