Sukaldaritza ikastaroa

Sukaldaritza ikastaroa

Gazteak musikari

Aisialdiko begiralea

3000 pertsonak egin dute dagoeneko Urtxintxaren begirale
ikastaroa, gure bezeroek guregan jarri duten konfiantzaren
seinale. 200 orduko ikastaroa da eta modu estensiboan zein
intensiboan egin daiteke. Eusko Jaurlaritzak homologatutako
titulazio ofiziala da.

Nori zuzenduta dago?

18 urtez gorako aisialdian aritzen direnenei edo horretarako
asmoa dutenei zuzenduta dago.
Irakasleak aisialdiko begirale edo zuzendari tituludunak eta
aisialdiko heziketan eskarmentudunak izaten dira; dagokien
gaian lizentziatuak edo diplomatuak: soziologoak, psikologoak,
pedagogoak, gizarte hezitzaileak, biologoak, geologoak…

ZERGATIK EGIN FORMAZIOA URTXINTXAREKIN

  1. URTXINTXA-KIDE izango zarelako. Honek, lehentasuna eta arreta berezia eskainiko dizularik arlo desberdinetan. Hala nola:

    1. Praktikak: ikastaroaren atal teorikoa bukatu ondorengo praktikak aurkitzeko aholkularitza, laguntza.

    2. Urtxintxak kudeatzen dituen egitasmoetan lan egiteko lehentasuna.

    3. Urtxintxako liburutegi espezializatuan mailegu zerbitzuaz baliatu ahal izango duzu.

    4. Amarauna aisialdi sareko kide izango zara.

    5. Hurrengo ikasturtean burutuko zenituzkeen beste ikastaroetan %15aren beherapena

    6. Urtxintxak saltzen dituen produktuetan %15aren beherapena

    7. Ikastaroa amaitu ondoren, zure ibilbide profesionalean dituzun ekimenetan aholkularitza eta jarraipen profesionala.

  2. Urtxintxako profesionalen etengabeko formazioaz, ezagutzen eguneraketaz, ibilbideaz eta eskarmentuaz zuzenean elikatu ahal izango duzu.

Edukiak

Ikastaro honetan aisialdiaren inguruko eduki teoriko-praktikoen, heziketa behar berezien, soziolinguistikaren eta jolas eta aisialdirako bestelako baliabideen gaineko formazioa jasotzen da, besteak beste. Material osagarria:

  • Aisialdiaren pedagogia
  • Planifikazioa eta ebaluazioa
  • Gizarte trebetasunak
  • Talde dinamika
  • Garapena
  • Heziketa premia zehatzak
  • Kultur aniztasuna
  • Jolasak
  • Hizkuntzaren normalizazioa
  • Ingurumen heziketa eta aisialdia
  • Arte adierazpena
  • Sexu heziketa
  • Osasunerako heziketa
Ikastarorik ez dago momentu honetan.