Heziketa aktiboa

Heziketa esperientzia bizi baten emaitza da,ez prozesu hutsa. Horregatik, gure metodologien protagonista nagusia hartzailea da.

Udalekuak 2016

Urtero antolatzen eta kudeatzen ditugu Urtxintxak udalekuak irekiak eta itxiak.

INFO GEHIAGO

Piraten etxea

piratenetxea

Umeen Eskubideen Deklarazio Unibertsalaren 10. artikulua: ume guztiek daukate eskubidea astebete Pasai Donibaneko Piraten Etxean emateko eta inoiz ahaztuko ez duten abentura bizitzeko.

INFO GEHIAGO

 

 

Beste egonaldiak

SanIgnacioDeLoyola2 (76)

Aisialdiko programa desberdinen artean aukeratu daiteke eta Gipuzkoaoko Foru Aldundiaren aterpeetxe batean egonaldia gauzatzeko; kalitatezko proiektu pedagogiko ludikoak dira guztiak, gozamenetik abiatuz zenbait helburu lortzera bideratuak.

INFO GEHIAGO

 

Txantxarien IKUSKIZUNA

Donosti, Aste nagusia2

Ordu eta erdiko emanaldia honen helburua aisialdi uneetan euskararen erabilera handitzea eta kalean egin daitezkeen euskarazko jolasak ikastea da.

INFO GEHIAGO

 

 

FamiliaOla

FamiliaOla_Otsailak24 (21)

Aisialdiko ekintzak burutuz, familia ezberdinak elkarrekin euskaraz aritzeko Mintza-gunea da Familiaola. Egun Irungo familiekin egiten da.

INFO GEHIAGO

 

 

Txantxariak TELEBISTA

Txantxariak_1

Aurten ere Txantxarien saio berrien grabaketak egiten aritu gara. Grabazio guztiak amaitu ondoren, orain horietaz gozatzeko garaia izango da.

INFO GEHIAGO

 

 

HezHiz

hezhiz

Euskararen erabilera sustatzeko egitasmoa da HezHiz eta hizkuntzarekiko jarrerak lantzean oinarritzen da. LHko eta DBHko haur eta gaztetxoei zuzenduta dago.

INFO GEHIAGO

 

 

Parketarrak

parketarrak

Programa honen helburua parkeetan haurrak eta gurasoak euskaraz jolasten jartzea da. 3-6 urte bitarteko haurren eta haien gurasoen eta 6-9 urteko haurren jolas saioak dinamizatzen dira.

INFO GEHIAGO

 

 

Juana Joxepa Tronpeta

juanajoxepatronpeta

Euskararen erabilera ez-formala lantzeko programa da Juana Joxepa Tronpeta, jolasean oinarrituta. Jolasa da programa honen ikur eta ezaugarri nagusiena.

INFO GEHIAGO

 

 

  Gipuzkoako Urtxintxak 25 urte baino gehiago daramatza aisialdiko heziketarako formazioa eskaintzen

Alea Tita Konba

aleatitakonba

Euskararen ezagutza, erabilera, balioa eta beste hizkuntzekin duen harremana lantzeko programa da Alea Tita Konba. Lehen hezkuntzako eta DBHko ikasleei zuzenduta dago.

INFO GEHIAGO

 

 

Lagunarteko hizkerarekin jolasean

Lagunartekohizkerarekinjolasean

Egoera informaletan euskarazko erregistro kolokiala lantzearen beharra dagoela uste dugu eta programa honek horri erantzuten dio. DBHko ikasleei zuzendatuko programa da.

INFO GEHIAGO

 

 

Jolas dinamizazioak

jolasdinamizazioak

Jolas dinamizazioen asmoa haurrak hizkuntza ez formaleko eta aisialdiko hainbat gaietan trebatzea da, euskarak aisialdian eta kalean lekua baduela uste dugulako.

INFO GEHIAGO

 

 

Bidaide

bidaide

Ikasketa eta zerbitzu solidarioa uztartzean datza Bidaide. Argentinan sortu eta Katalunian garatu zen lanerako modu hau eta orain Euskal Herrian ere sendotu nahi du Urtxintxak.

INFO GEHIAGO

 

 

Piropo dinamizazioak

piropodinamizazioa

DBHko gazteei ligatzeko euskarazko baliabideak eskura jartzea da programa honen helburua.

INFO GEHIAGO

 

 

Hausnarketa prozesuen dinamizazioak

hausnarketadinamizazioak

Hizkuntza normalizazioaren, aisialdiaren, heziketaren eta elkarbitzaren gaineko hausnarketa bultzatzeko programa da honakoa.

INFO GEHIAGO

 

 

Aniztasuna lantzen

aniztasunalantzen

Etorri berri diren haurrei integratzen laguntzeko egitasmoa da hau eta 5-11 urte bitarteko haurrei zuzendua dago.

INFO GEHIAGO

 

 

Kuadrillategi

koadrilategi

Kuadrillategi gaztetxo eta gazteen aisialdi eremuan euskararen erabilera bultzatzeko egitasmoa da. DBHko gaztetxo eta gazteei zuzenduta dago.

INFO GEHIAGO

 

 

Baga, biga, higa San Telmo museoan

San Telmo museoarekin elkarlanean familientzat bisita berezi batzuk egiten hasi da Urtxintxa. Bertan, museoaren erakusketa iraunkorra aitzaki hartuz garai bateko jolasen berri izaten dute familiek.

INFO GEHIAGO