Alea Tita Konba

Alea Tita Konba

Gazteak

Alea Tita Konba

Euskararen ezagutza, erabilera, balioa eta beste hizkuntzekin duen harremana lantzeko programa da Alea Tita Konba.

Saio bat baino gehiagotan lantzen den programa da. Iraupena eskariaren arabera zehazten da.

Lehen hezkuntzako eta DBHko ikasleei zuzenduta dago eta honakoak dira helburuak:

  • Euskararen oinarrizko ezagutza lortzea
  • Eskolaz kanpo euskaraz bizi diren haurrekin harremanetan jartzea
  • Hartzaileen hiztun tipologian optimizazioa eragitea, hiru faktoreetan erreparatuz: motibazioa, ezagutza eta erabilera
  • Euskaraz hitz egiteko lotsa kentzea
  • Euskaraz jolastuz gozatzea
  • Euskarari balio erantsia ematea
  • Euskal gizartearen parte sentiaraztea
  • Euskal gizartean dagoen aniztasuna ezagutzea
  • Euskal kultura eta beste kulturen arteko berdintasunak identifikatzea

Edukiak kontzeptualak, prozedurazkoak edo jarrerazkoak izan daitezke. Gisa honetakoak izan ohi dira:

  • Euskaraz dituzten aurretiazko ezagutzak
  • Euskarazko oinarrizko hiztegia: agurrak, eskerrak, izenak…
  • Euskarazko jolasak eta abesti sinpleak
  • Esparru desberdinetan euskara erabiltzeko jarrera aktiboa
  • Ikasitako kontzeptuen erabilera
  • Ahozko komunikazio egoeretan parte hartzeko interesa
  • Komunikaziorako oinarrizkoak diren baliabideen erabilera

Edukiak gai komun baten bueltan lantzen dira. Gai nagusi bat hartzen da programarako eta ahalik eta eduki gehienak horretara lotzen saiatzen da Urtxintxa Eskola. Horrela, gaztetxoen motibazioa astez aste mantzentzeko eta haientzat erakargarri izateko.