Bidaide

Eskuak

Ikasketa eta zerbitzu solidarioa uztartzean datza Bidaide. Argentinan sortu eta Katalunian garatu zen lanerako modu hau eta orain Euskal Herrian ere sendotu nahi du Urtxintxa Eskolak.

Bi elementuren ondorioz sortutako binomioaz ari gara: ikasketa eta zerbitzu solidarioa. Bi elementu hauek bat egitean errealitate berria sortzen dute eta bakoitzak banan-banan dituen eraginak biziagotzen dira:

· Ikasketak zerbitzua hobetzen du. Ikasitakoa errealitatera eraman daiteke ekintza moduan eta, horri esker, kalitatezko zerbitzua eskaintzen zaio komunitateari.

· Zerbitzuak ikasketa hobetzen du, motibatu egiten du, zentzua ematen dio, bizi-esperientzia ematen dio eta, horri esker, ikasketa berriak ateratzen dira.

· Gainera, ikasketa eta zerbitzu solidarioan asmo pedagogikoa eta asmo solidarioa uztartzen dira: gizarte-erabilgarritasuna duen hezkuntza-proiektua da.

Gazteei zuzendutako egitasmoa

Honako helburuak lortu nahi ditu egitasmo honek:

  • Aisialdian, gazteen artean zerbitzu solidarioak sortzea
  • Gazteek gizarte gaietan parte hartzeko bideak irekitzea
  • Etorri berriei harrera ona egiteko aukera ematea
  • Euskararen normalizazioan metodologia berritzailea erabiltze