Familiaola Maiatza

FAMILIAOLA egitasmoa

Familiaola_Logo2

Aisialdiko ekintzak burutuz, familia ezberdinak elkarrekin euskaraz aritzeko Mintza-gunea da Familiaola. Egun Irungo familiekin egiten da. 2-12 urte bitarteko haurrak dituzten familientzako egitasmoa da.

Otsaila, maiatza eta azaroan ekintza ezberdinak burutzen dira eta hauetan parte hartzeko interesa duten familiek on-line egin dezakete izen ematea.

MAIATZA

Hauek dira maiatzean egin ditugun tailerrak:

ZAPORE ETA KOLORE GINKANA (2-8 urte)

Froga ezberdinez osaturiko ginkana erraldoia burutuko dugu lehenengo saioan eta aurtengo FamiliaOla tailerrei amaiera emateko, festa koloretsua ospatuko  dugu bigarrenean.

PARKETARRAK (2-8 urte)

Hiru egun hauetan kalera aterako gara euskaraz jolastera. Parkeetan eta plazetan egin daitezkeen talde jolasetan arituko gara umore onez ondo pasaz

MUSIKA-TRESNA TAILERRA ETA SOINUENEARA BISITA (2-8 urte)

Berrerabiltzeko materialarekin eta sormena erabiliz, musika tresna ezberdinak sortuko ditugu eta ondoren haiekin musika eta jolasak egingo ditugu. Tailerra amaitzeko, Oiartzungo Soinuene Herri Musikaren Txokora joango gara. Bertan herri musika eta herri musika tresnei buruzko bisita gidatu bat izango dugu.

IRUDIETAN

 GINKANA

Ginkana (2) MUSIKA TRESNA TAILERRA

musikatailerra

PARKETARRAK

Parketarrak (5)

OTSAILA

MUGIMENDU ETA ALGARA JOLASEN TAILERA: 

Mugimendua, gorputz espresioa eta dantzaren bidez, lotura afektiboa sendotu eta familian espresatzeko moduak landu ditugu. Amaitzeko, barreterapia joalsak ere egin ditugu.