Juana Joxepa Tronpeta

Nor da Juana Joxepa Tronpeta?

Juana Joxepa Tronpeta bizikletaz bidaiatzen duen andre bat da eta jolastea asko gustatzen zaionez, iristen den tokian tokiko jolasak ikasten ditu. Astero ilobari gutuna bidaltzen dio ikasi dituen jolasekin eta iloba hori da ikastetxean haurrei jolas horiek irakasten dizkiena. Azken egunean, Juana Joxepa Tronpeta bera joaten da ikastetxera haurrekin jolastera.

Esan bezala, jolasa da programa honen bihotza eta honako jolas-motak izan ohi dira lantzen direnak: zozketa-jolasak (dona dona, kukumiku), harrapaketa-jolasak, soka saltoa, esku-jolasak, animazio-jolasak, lerro-jolasak, goma…

 

 

Haurrak panderoa jotzen

Egitasmoa

Euskararen erabilera ez-formala lantzeko programa da Juana Joxepa Tronpeta, jolasean oinarrituta. Jolasa da programa honen ikur eta ezaugarri nagusiena.

Saio bat baino gehiagotan lantzen den programa da. Iraupena eskariaren arabera zehazten da.

Haur hezkuntzako eta lehen hezkuntzako haurrei zuzenduta dago eta honakoak dira helburuak:

  • Haurrak hizkuntza ez formaleko hainbat gaietan trebatzea: jolas hizkera eta aisialdiko egoeratarako hizkera
  • Eskolako aisialdi uneetan euskararen erabilera handitzea
  • Kalean egin daitezkeen euskarazko jolasak ikastea