Lagunarteko hizkerarekin jolasean

Lagunarteko hizkerarekin jolasean

Gazteak

Lagunarteko hizkerarekin jolasean

Egoera informaletan euskarazko erregistro kolokiala lantzearen beharra dagoela uste dugu eta programa honek horri erantzuten dio.

DBHko ikasleei zuzendatuko programa da eta beraien esamoldeetatik eta Urtxintxak proposatutakoetatik euskaraz ligatzeko, haserretzeko, adarra jotzeko… baliabideak gazteei eskura jartzea da helburua.
Hamar, sei edo lau orduko saioak izaten dira eta metodologia erabat dinamikoa eta parte-hartzailea erabiltzen da saio horiek aurrera eramateko. Jolasa da tresna nagusia, ezinbestekoa baita gazteek ondo pasatzea helburuak lortu ahal izateko.