Parketarrak

EGITASMOA

Programa honen helburua parkeetan haurrak eta gurasoak euskaraz jolasten jartzea da.

3-6 urte bitarteko haurren eta hauen gurasoen, eta 6-9 urteko haurren  Une honetan, Donostian, Hernanin, Urretxu- Zumarragan, Ordizian eta Astigarragan dago martxan.

Programa honek hiru helburu ditu:

  • Familiei eta haurrei euskaraz jolasteko baliabideak eskaintzea
  • Familiak eta haurrak euskararen inguruan biltzeko gunea sortzea
  • Auzo eta herrietako jolasguneetan euskararen presentzia areagotzea

Parketarrak egitasmoan bi programa desberdin daude:

Zabu Zibu 

Parkeetan gauzatzen den programa bat da, 3-5 urte bitarteko haurrek eta bere gurasoek (edo zaintzaileek) gehi Urtxintxako bi hezitzailek hartzen dute parte. Jolasak egiten ditugu, hizkuntza transmisioa familian eta aisialdian uztartuz.

Txirrintxon

Parkeetan gauzatzen den programa bat da eta 6-9 urte bitarteko haurrek gehi Urtxintxako bi hezitzailek hartzen dute parte. Jolasak egiten ditugu. Zabu-Zibun ez bezala, gurasoek ez dute parte hartzen.

MAIATZA ETA EKAINA

Uda heltzen ari den honetan, ondorengo parkeetan elkartuko gara:

DONOSTIA:

Ekainaren 3an, Añorgan eta Bidebietan.

Bidebieta: Zabu-Zibu Isasa parkea. 17:00etatik-18:00etara. Euria egingo balu, Isasa Parkean.

Añorga: Zabu-Zibu eta Txirrintxon Amasorrain ikastolan, 17:00etatik-18:00etara. Euria egingo balu, Amassorrain ikastolan.

ONDARRU:

Maiatzaren 31 eta ekainaren 7an

ZABU ZIBU 17.30-18.30 Kamiñazpiko parketan.

TXIRRINTXON 17.30-18.30 Zaldupeko frontoi inguruan

ORDIZIA

Ekainaren 9, 16, 23 eta 30ean, Zabu Zibu, 18.00etan Plaza Nagusian.

URRETXU-ZUMARRAGA

Ekainaren 2an, Urretxun, Zabu Zibu 17.00-18.00etara eta Txirrintxon 18.00-19.00etara, Udal euskaltegi ondoko parkean.

Ekainaren 8an, Zumarragan, Zabu Zibu 17.00-18.00etara eta Txirrintxon 18.00-19.00etara, Zelai Aristi parkean.

Argazki gehiago ikusteko

ARGAZKITEGIRA JO