Parketarrak

Parketarrak

Marrazkia

Parketarrak

Programa honen helburua parkeetan haurrak eta gurasoak euskaraz jolasten jartzea da.

3-6 urte bitarteko haurren eta hauen gurasoen, eta 6-9 urteko haurren jolas saioak dinamizatzen dira. Oraingoz, Donostialdeko eta Durangaldeko hainbat herritan dago martxan.

Programa honek hiru helburu ditu:

  • Familiei eta haurrei euskaraz jolasteko baliabideak eskaintzea
  • Familiak eta haurrak euskararen inguruan biltzeko gunea sortzea
  • Auzo eta herrietako jolasguneetan euskararen presentzia areagotzea