Piraten etxea- Arrokaundieta Aterpetxea

Piraten etxea

Euskal kortsarioak eta piratak oinarri hartuta euskara eta ingurumena lantzeko egitasmo pedagogikoa da Piraten Etxea. Haurra fantasia eta jolasaren munduan murgilduz hezkuntza mailako helburuak lantzeko egonaldia da.

Programa haur eta lehen hezkuntzako ikasleei zuzenduta dago eta ikasturte osoan egiten da. Ikastetxeen bitartez zein zuzenean etor daitezke haurrak bertara. Horretarako, Info Praktikoa atalean dauden dokumentuak bete behar dira. Urte osoan zehar eman daiteke izena.

Piraten etxean jolasak egiten dira, piraten abestiak abesten dira eta txangoak egiten dira. Egonaldia bizipen ahaztezina izatea da asmoa: pirataz jantzi, hauen elikagaiak dastatu, beraien abestiak dantzatu, tresneriak ezagutu,  3 pisutako oheetan lo egin…

Egonaldi honen helburuak honakoak dira:

  • Parte hartuko dutenentzako esperientzia positiboa eta atsegina izatea
  • Piraten munduaren eta bereziki euskal piraten mundua ezagutzea
  • Pasaia eta Jaizkibelgo ingurunea ezagutzea
  • Ingurune natural batean murgiltzea eta ingurugiroarekiko errespetuzko jarrera bideratzea
  • Euskararen erabileran, ezagutzan eta motibazioan eragitea

Helburu horiek lortzeko tresnak jolasa eta elkarren arteko harremanak izango dira, hori da Urtxintxaren lan-metodologia.

web_piratak

Arrokaundieta aterpea

Piraten Etxea Pasai Donibanen (Pasaia, Gipuzkoa) dago, Arrokaundieta aterpean. Bertara heltzeko Jaizkibel mendatera doan errepidea hartu behar da

pasaia-piraten-etxea

Kokagune pribilegiatua du aterpeak eta bertatik Pasaiako badia eta bailara osoa ikusten dira. Eraikinak berak ondorengo azpiegitura eta baliabideak ditu:

  • 1. solairua: jangela, egongela, sukaldea eta komunak
  • 2. solairua: haurrentzako logela. irakasleentzat logela. dutxak eta komunak
  • 3. solairua: haurrentzako logela. begiraleentzat logela. dutxak eta komunak.
  • Aldameneko eraikuntza: ludoteka
  • Inguruan: zelaiak, mahaiak, erretokiak…
  • Bestelako baliabideak: liburu bilduma. telebista. bideoa. musika aparatua. jolasak (adinei egokituak)…