San Telmo Museoa

Baga, biga, higa San Telmo Museoan

San Telmo 3

Baga, biga, higa San Telmo Museoan

San Telmo museoarekin elkarlanean familientzat bisita berezi batzuk egiten hasi da Urtxintxa. Bertan, museoaren erakusketa iraunkorra aitzaki hartuz garai bateko jolasen berri izaten dute familiek.

Familia transmisioa bermatzea da helburu eta horretarako erakusketan zehar hizkuntzarekin jolastuz pista batzuk bilatu behar dituzte familiek. Ondoren, pista hauen bitartez, jolas egiteko aukera izaten dute, garai batean Euskal Herrian egiten ziren jolasak ikasten dituztelarik. Bi orduko dinamizazioak dira eta hurrengoa azaroaren 15ean izango da. Izena emateko San Telmo museora jo behar da eta erakusketa martxoa inguruan amaituko da.

 Informazio gehiago