Txantxariak ikuskizuna

Nortzuk dira Txantxariak?

Txantxariak munduan zehar han eta hemen gabiltzan pertsonak gara. Txantxarien laguntzaz jolasten has zaitezten hainbat aukera proposatu nahi dizkizuegu haur, guraso eta irakasleoi. Denak dibertigarri, denak gogo-gozagarri. Mari Txipi, Arantxa Zabalete, Antxon, Txilin eta Txantxibiri Kamino izango dituzue bidelagun, Braulio astoarekin batera.

Ikuskizunak zertan datza?

Jolasa bizitzen ikasteko era bat da. Jolasen bidez ikasten dugu gure buruari helburuak jartzen. Jolasa, pertsonen arteko harremanak errazteko edo olioztatzeko modua da, taldeak osatu eta trinkotzekoa, lagundu eta lagundua izatekoa. Jolasa, haur eta gurasoen arteko loturak estutzeko bidea da, haurrek eta gurasoek bizitzaren alderdirik atseginenez elkarrekin gozatzeko bitartekoak. Txantxarien bitartez ia ahaztuta zeneuzkaten jolasak gogora ekarriko dituzue eta ezagutzen ez zenituzten berriak ikasiko dituzue.

Helburuak

Aisialdi uneetan euskararen erabilera handitzea eta kalean egin daitezkeen euskarazko jolasak ikastea.

Iraupena

Ordu eta erdiko emanaldia izaten da, baina eskari bereziren bat izango balitz ere beharretara egokitzeko aukera dago.

Baldintza teknikoak

– 3×5 metroko oholtza

– 220 V argindarra

– Furgoneta gertu uzteko baimena

Informazio gehiagorako edo kontrataziorako

[phone* your-number placeholder "Telefonoa"]

Txantxarien ataria

txantxantxan

www.txantxariak.com

TXANTXARIAK TELEBISTA

Txantxariek ikuskizunaz gain, hainbat telebista saio dituzte eta dagoeneko hiru denboraldi sortu dira. Informazio gehiago nahi izanez gero, ondorengo loturan duzu: TXANTXARIAK Telebista

Txantxariak_1