Irungo Udaleku Irekiak 2016

UDALEKUETAKO BEGIRALE IZAN NAHI?

2016ko Irungo udaleku irekietan hezitzaile izateko ondorengoa egin behar duzue:

Izena emateko-epea maiatzaren 9tik 16ra arte izango da (biak barne). Interesatuek agertzen den formularioa bete beharko dute.

Hautaketa prozesuak 2 fase izango ditu. Lehenengo, talde elkarrizketak egingo dira maiatzaren 20 eta 21ean eta ondoren, curriculumak barematuko dira. Ekainaren 11 eta 18an egingo dira formazio eta prestakuntza saioak, biak derrigorrezkoak dira lan egin ahal izateko.

Udalekuek bi txanda izango dituzte, bata, uztailean, eta, bestea, abuztuan. Hezitzaileak, batean ala bitan lan egiteko aukera izango dute.

Hezitzaileen lan egutegia uztailaren 4tik 29ra eta abuztuaren 1etik 26ra izango da.