Zuzendari deialdia

ZUZENDARI LANEAN ARITU NAHI?

Apirilaren 11etik  18ra egongo da zabalik Urtxintxak kudeatuko dituen udalekuetan zuzendari moduan lan egiteko izen-emate epea

Aipatutako udalekuetan zuzendari moduan lan egiteko interesa duten pertsonek lanpoltsa@urtxintxa.eus helbidera bere curriculuma bidali beharko dute bertan azaltzen dituzten merituak ziurtatzen dituzten agiriekin batera. Ez da beharrezko zuzendari titulua izatea, beraz zuzendari lanak egiteko gaitasuna duzula uste baduzu, ez egin zalantzarik curriculuma bidaltzeko.

Edozein zalantza izanez gero, lanpoltsa@urtxintxa.eus helbidera zuzendu daitezke galderak.