KALITATEZKO HERRITARRAK
Heziketaren funtzio sozialean sinesten dugu, eta, horregatik Urtxintxaren heziketa-ereduak ongizate soziala du helburu.
Horretarak, eskolan eta familian tarterik izaten ez dituzten gaitasun sozialak lantzen ditugu:
autonomia pertsonala, batetik, eta, erantzukizuna familiarekin, komunitateraekin eta lanarekin, bestetik.
EKINTZA NAGUSIAK
Udalekuak 2019an hezitzaileen hautaketak zein haurren izen-emateen inguruko informazio guztiaren atala
3000 pertsonak egin dute dagoeneko Urtxintxaren begirale ikastaroa, gure bezeroek guregan jarri duten konfiantzaren seinale. 310 orduko ikastaroa da eta modu estensiboan zein intensiboan egin daiteke. Eusko Jaurlaritzak homologatutako titulazio ofiziala da.
Gaztetxoei hizkuntza hautua egitea zerk daramaten eta zergatik egiten duten ohartarazteko egitasmoa. Ikasleekin soziolinguistika oinarriak lantzen ditugu, euskara eta beste hizkuntzen inguruko gogoeta eta hausnarketa sakonak egitera eramanez. LH eta DBHko ikasleei zuzendutako egitasmoa da.
JOLASGUNEA
Aisialdirako doako hainbat baliabide topatuko dituzu hemen. Irudimen, sormen eta dibertsiorako aukera aparta duzu honakoa.
Eman iezaiozu garrantzia esperientziari eta jolasean pasatzen duzun denborari, azken emaitzari baino.
Heziketaren bidez kalitatekoz herritarren jendartea eraikitzea da Urtxintxaren propositoa
BESTE EKINTZA INTERESGARRIAK
Egitasmo honek, familiak euskaraz aritzeko gune eta uneak sortzea du xede. Gune hauetan euskaraz ikastern ari diren edota euskaraz aritzeko zailtasunak dituzten familiak eta euskaraz bizi diren familiak elkartzea bilatzen da.
Txantxariak munduan zehar han eta hemen gabiltzan pertsonak gara. Txantxarien laguntzaz jolasten has zaitezten hainbat aukera proposatu nahi dizkizuegu haur, guraso eta irakasleoi. Denak dibertigarri, denak gogo-gozagarri.
Euskaraz hitz egiten badakizu? Euskaraz hitz egiteko gaitasunik eduki ez arren, zerbait uler dezakezu? Konturatu al zara, orduan, elkarrekin euskaraz egin dezakegula? 11 egun euskaraz, egingo al dugu proba?