A1.- ASTEAN ZEHARREKO BEGIRALE IKASTAROA 2022-2023
INFORMAZIO OROKORRA:
JASOLEAK: Aisialdiko hezitzaileak eta Dinamizatzaile soziokulturalak.
EDUKIAK:
– Astialdiko soziologia, pedagogia eta psikologia.
– Hezkidetza, ingurugiroa, soziolinguistika, heziketa behar bereziak eta adierazpena.
– Musika, jolasak, tailerrak, lehen sorospenak…
– Udako egitasmoak, astialdiko esperientziak eta ekipamenduak.
IRAUPENA:
– 150 ordu teoriko
– 160 ordu praktiko
– Memoria
IRAKASLERIA:
Aisialdiko begirale edo zuzendari tituludunak eta aisialdiko heziketan eskarmentu handikoak. Dagokien gaian lizentziatuak edo diplomatuak: Soziologoak, Psikologoa, Pedagogoak, Psikopedagogoak, Gizarte Hezitzaileak, Biologoak, Geologoak … EGA-dunak.
TITULAZIOA: Eusko Jaurlaritzak homologatutako “Haur eta Gazteen Aisialdirako Begiralea” titulua.
BALDINTZAK:
- 2021eko abenduaren 31rako, 18 urte beteta edukitzea.
- DBHko titulazioa izatea.
- Euskara maila egokia izatea (Klaseak jarraitu eta memoria euskaraz entregatzeko gai izatea).
INFORMAZIO ZEHATZA:
EGUTEGIA eta ORDUTEGIA:
Egutegia behi-behinekoa da.
TOKIA: Ametzagaina kalea, 40. Donostia.
PREZIOA: 450 euro (matrikula eta aterpeko asteburuak barne)
Izen-emate pausuak:
IZENA EMATEKO:
- Formularioa bete ezazu.
- Amaitzean mezu automatikoa jasoko duzu, bertan izen-ematea behin-betikoa izateko eman beharreko pausoak agertuko dira.
- Behin diru sarrera egina dagoenean matrikula behin-betikoa izango da.
Oharra: taldea osatzeko behar adina matrikula ez baleude, ordaindutako kopurua itzuli egingo da.
BESTE AUKERAK: