ANOETAKO UDALEKUAK
2019ko Anoetako Udaleku Irekiak ekainaren 24tik uztailaren 19ra bitartean gauzatuko dira, bi txandatan banatuta. Udalekuaren ordutegia 10:00etatik 13:00etara izango da (hezitzaileak 9:30etatik 13:30etara)
Hezitzaile izan nahi ezkero, hemen kontuan izan beharreko data eta irizpideak:
Hautaketa prozesua gainditzeaz gain, hezitzaile hautagaiek derrigorrezkoa izango dute formazio eta prestaketa asteburuan eta guraso bileran parte hartzea.
Hezitzaileen izen-emate epea: apirilaren 29tik maiatzaren 9ra
Talde elkarrizketa: maiatzak 11ean, goizeko 9:00etan hasita Anoetako Hozpel kaleko lokalean (talde elkarrizketa bat baina gehiago egoteko aukera dago)
Hezitzaileen formazio eta prestaketa asteburua: ekainak 7 eta 8an Anoetako Hozpel kaleko lokalean.
Guraso bilera: ekainak 13, 18:30etan hasita Anoetako auditorioan