Begirale Ikastaroa (IRUN) 2019-2020

BEGIRALE IKASTAROA IRUN 2019-2020

2019-2020 ikasturterako Irunen antolatzea aurreikusia genuen “Aisialdiko begirale ikastaroa” bertan behera utzi behar izan dugu. Informazio gehiagorako, deitu 943270033 telefonora edo idatzi idazkaritza@urtxintxa.eus helbidera.

INFORMAZIO OROKORRA:

JASOLEAK: Aisialdiko hezitzaileak eta dinamizatzaile soziokulturalak.

EDUKIAK:

– Aisialdiko soziologia, pedagogia eta psikologia.
– Hezkidetza, ingurugiroa, soziolinguistika, heziketa behar bereziak eta adierazpena.
– Musika, jolasak, tailerrak, lehen sorospenak…
– Udako egitasmoak, astialdiko esperientziak eta ekipamenduak.

IRAUPENA:

– 150 ordu teoriko
– 160 ordu praktiko.
– Memoria

IRAKASLERIA: Aisialdiko begirale edo zuzendari tituludunak eta aisialdiko heziketan eskarmentu handikoak. Dagokien gaian lizentziatuak edo diplomatuak: Soziologoak, Psikologoak, Pedagogoak, Psikopedagogoak, Gizarte Hezitzaileak, Biologoak, Geologoak, EGA-dunak.

TITULAZIOA: Eusko Jaurlaritzak homologatutako “Haur eta Gazteen Aisialdirako Begiralea” titulua.

BALDINTZAK:

  1. 2020ko maiatzean 18 urte beteta edukitzea.
  2. DBHko titulazioa izatea.
  3. Euskara maila egokia izatea (Klaseak jarraitu eta memoria euskaraz entregatzeko gai izatea).

INFORMAZIO ZEHATZA:

EGUTEGIA: Urriaren 19an hasi eta maiatzaren 30ean saio teorikoak bukatu. Goizeko 9:00tatik 15:00etara, asteburuko irteeran izan ezik.

Irungo eguegia 2019-2020

 

Egutegia behin-behinekoa da.

TOKIA: Irunen.

PREZIOA: 445 euro (matrikula eta aterpeko asteburuak barne)

IZEN-EMATE EPEA: 

2019-2020 ikasturterako Irunen antolatzea aurreikusia genuen “Aisialdiko begirale ikastaroa” bertan behera utzi behar izan dugu. Informazio gehiagorako, deitu 943270033 telefonora edo idatzi idazkaritza@urtxintxa.eus helbidera.