Etxean egiteko jolasak

ETXEAN EGITEKO JOLASAK

Etxean igaroko ditugun egunok eramangarriago egin asmoz, haurrekin, familian eta euskaraz denbora pasatzeko proposamenak dituzue hemen.

PIRATA GAILETAK

Esfortzuek saria merezi omen dute eta sariak norberak sortzen dituenean aho zapore goxoagoa uzten dute. Zer iruditzen Aiak egin dituen Pirata gailetak? Ondo pasa eta on egin!

 

FUROR

Ahotsak afinatu dituzue? Hitz gakoak behera begira jarriko ditugu, eta banan banan erakusten joango gara. Hitzokin lotutako ahalik eta abesti gehien gogoratu eta kantatzen ahaleginduko gara. Zenbat abesti ezagutzen dituzue?

 

HIEROGLIFIKOAK

Badakizue zer diren hieroglifikoak? Egipton erabiltzen zen idazkera sistema bat da.  Gure proposamena honako hau da: guk hieroglifiko batzuk egin ditugu zuek asmatzeko, baina gai zarete zuek hieroglifikoak sortzeko?

HITZEZ HITZ

Hitzez hitz jolasera jolasteko hitz zerrenda bat behar duzue. Ondoren, bideoan ikusi daitekeen bezala, minutu bat duzue hitz zerrendatik ahalik eta hitz gehien asmatzeko. Hitzak banan banan esan beharko dira.
Hemen duzue adibide gisa hitz zerrenda batzuk

Hemen duzue adibide gisa hitz zerrenda batzuk:

 

 

XIMELTZEN EZ DIREN LOREAK

LOREAK SORTU NAHI? Aiak erakutsiko digu nola egiten diren gomaebako loreak. Animatu eta egin zureak ere!

KITTO-HITZ

Kitto-hitz mahai joasa, bakarka edo taldean jolastu daiteke eta familia osoak parte hartu dezake.

 

Hauxe da jolasaren azalpena:

1. Jolaskide bakoitzak orri bat eta idazteko arkatza edo boligrafoa hartuko du. Denen artean zortzi hitz multzo aukeratuko dira eta jolaskideek beren orrietan idatziko dituzte. Adibidez: pertsona izenak, ugaztunak, koloreak, herriak, janariak, zuhaitzak, ibaiak, mendiak…

2. Jokalari batek hizki bat ozen esango du eta orduan denek idatzi beharko dituzte hizki horrekin hasten diren zortzi hitz. Hitz horietako bakoitzak aurretik aukeratutako multzo batekoa izan beharko du. Adibidez, U hizkia aukeratuz gero, honako hitz hauek idatz daitezke: Unai, Untxia, Urdina, Urruña, Urrak, Urkia, Urdaibai, Uzturre…

Norbaitek hitz multzo bakoitzeko hitz bana idatzi orduko, KITTO HITZ! oihukatu du eta harrezkero gainerako jolaskideek ezingo dute beste ezer idatzi beren zerrendetan.

“Kitto” oihukatu duen lagunaren hitzak begiratu behar dira lehenik. Hitz bakoitzeko hamar puntu irabaziko ditu, baina beste jokalariren batek hitz bera idatzi badu, hitz horrek soilik bost puntu balioko du.

5. Jolasa errepikatzen da, baina beste hizki batekin. Ehun puntu lortzen dituen lehenengo jokalariak irabaziko du.

Jolasa errazagoa izan dadin nahi izanez gero, hitz multzo gutxiago (4, 5,6…) erabil daitezke. Horrela, lasterrago bururatuko zaizkigu multzo bakoitzeko hitz bana eta jolasak bizitasun handiagoa hartuko du.

Banaka jolas egin ordez taldeka aritzea oso dibertigarria izan daiteke. Hitzen zerrenda taldeka egin beharko litzateke. Modu kooperatibo honetan, bestalde, errazagoa da zerrenda osatzea.

 

Porposamen bezala txantiloi bat duzue baina imaginazioa erabiliz eta zuen erara egin dezakezue.

LUMAK SORTZEN

Lumak sortu eta margotzean datza. Behar dituzun materialak oso sinpleak dira:
-Papera edo kartulina
-Arkatza
-Margoak
-Guraizeak
-Lumentzako apaingarriak.

Azalpenak hemen:


Behar izanez gero, hemen dituzu txantiloi batzuk: