HEZITZAILEAK AUTATZEKO PROZESUA 2019

UDALEKUAK 2019

Urtxintxak kudeatutako udalekuetan lan egin nahi duten hezitzaileek, hautaketa prozesu bat igaro beharko dute. Horretarako udalekuak ezarritako hezitzaileen izen-emate datei eta aurkeztu beharreko dokumentazioari erreparatu beharko zaio lehenengo.

Udalekuetan lan egiteko hezitzaileen hautaketa prozesuak bi fase izango ditu. Alde batetik talde elkarrizketa eta bestetik curriculumaren baremazioa. Bigarren fase honetara igarotzeko derrigorrezkoa izango da talde elkarrizketa gainditzea.

Behin bi fase hauek bukatuta, bi ataletan lortutako puntuazioen batura egingo da: talde elkarrizketak %60ko balioa izango du eta curriculumak, berriz, %40koa (herriaren arabera aldaketaren bat egon daiteke). Lortutako emaitza horretatik hezitzaileen zerrenda ondorioztatuko da (puntuazioaren arabera sailkatua).

Udalekuan izena eman duen haur kopuruaren arabera eta puntuazio sailkapenari jarraituz, hezitzaileak kontratuko dira (udalekuan izena emandako haur kopuruaren arabera, udalekuan beharko den hezitzaile kopurua zehaztuko da).

 

TALDE ELKARRIZKETAK hainbat aldagai neurtuko dira, hala nola, hautagaien parte-hartzea, gizarte trebetasunak, talde lanerako gaitasuna, euskara maila, diskurtsoa… Talde elkarrizketan zehar hainbat dinamika proposatuko dira eta hautagaiek hauei erantzun beharko diete. Talde elkarrizketa hauek 45 minutu inguru iraungo dituzte, 10-12 pertsonako taldeak izango dira eta bi dinamizatzailek gidatuko dituzte.

CURRICULUMAREN BAREMAZIOA, aurrez zehaztutako parametro batzuen arabera egingo da, honek curriculumeko aldagaiak baloratzeko aukera emango du (aldagai bakoitzak bere puntuazioa izango du): begirale edota zuzendari titulua izatea, heziketarekin harremana duten ikasketak amaiturik izatea, aisialdian izandako esperientzia…  Baremazio hau egin ahal izateko, hautagaiak aurkezten duen curriculum hori egiaztatzeko aukera izan behar du Urtxintxak, izen-emate garaian curriculumarekin batera beharrezkoak diren titulazio eta dokumentazioa aurkeztuz.

BAREMAZIOA-05

Udalekuetan lan egin ahal izateko derrigorrezkoa izango da hautaketa prozesuan parte-hartzea (esandako egun, toki eta orduan) eta behin hautaketa gaindituta hezitzaileek hurrengo baldintzak bete beharko dituzte ezinbestean udalekuan lan egin nahi badute:

  • Udalekuen prestaketa asteburuan parte-hartzea ordu kopuru guztiak betez.
  • Lan egiteko prestutasuna eta jarrera positiboa erakustea

Ohar orokor hauez gain, udalerri bakoitzak bere berezitasunak aurkeztu ditzake hezitzaileak hautatzeko garaian, bai eta hezitzaile haiei egingo zaizkien eskakizunetan ere.