BARAKALDON IKUSIKA UDALEKU IREKIAK
Izena emateko baldintzak:
- 18 urte beteak izatea.
- Euskara ondo menperatzea.
Curriculumaren baremazioan besteak beste kontuan hartuko diren irizpideak:
- Begirale titulua izatea.
- Euskara C1 maila ziurtatzea (agiririk ezean hautaketa prozesuan egiaztatu beharko da).
- Formazioa eta aurreko lan esperientzia.
-Hezitzaile gaiek hautaketa prozesu bat igaro beharko dute.
-Lanerako hautatuek formazio eta prestaketa asteburuetan eta udaleku aurretik gazteekin egingo den egun bateratuan parte hartu beharko dute
Udalekuen informazioa
Udalekuaren data: UZTAILAK 5 – UZTAILAK 16 (biak barne).
Haurren ordutegia: 09:00 – 15:15 (bazkaria barne).
HEZITZAILEEN ORDUTEGIA: 8:00 – 16:00
Hautaketa prozesua: Maiatzak 15.
Egun bateratua*: ekainak 12.
*saio honetara etortzea derrigorrezkoa da
FORMAKUNTZA ETA PRESTAKETA:
- Ekainak 4 arratsaldez, 16:00-21:00. LASESARRE KIROLDEGIA. Vega la punta 1. 48901 BARAKALDO
- Ekainak 5 goizez, 9:00-14:00. BARAKALDOKO KONTSERBATORIOA. Miranda etorbidea, 4. 48901 BARAKALDO
- Ekainak 25 arratsaldez, 16:00-21:00, eta ekainak 26 goizez, 9:00-18:00*
*saio hauetara etortzea derrigorrezkoa da udalekuan lan egiteko
*lekua aurrerago zehaztuko da
EMAN IZENA HEMEN