Udaleku Piratak 2016

UDALEKU PIRATAK 2016

Kartela_web

Izen-ematea

ITXITA

Informazioa

Pirata izatea ederra da! Piratekin 6 egunez biziz, euskaraz eta noski, ongi pasaz.

TXANDAK

  1. txanda: 2016/06/27 – 2016/07/02
  2. txanda: 2016/07/04 – 2016/07/09 TALDEA OSATUA
  3. txanda: 2016/07/11 – 2016/07/16 TALDEA OSATUA
  4. txanda: 2016/07/18 – 2016/07/23 TALDEA OSATUA
  5. txanda: 2016/07/25 – 2016/07/30 TALDEA OSATUA
  6. txanda: 2016/08/01 – 2016/08/06 TALDEA OSATUA
  7. txanda: 2016/08/08– 2016/08/13

EKINTZA NAGUSIAK

Sei egun horietan piraten altxor preziatua topatu beharko dugu, Kantauri itsasoan nabigatuko dugu, ibilbide pirata zirraragarria biziko dugu,  itsas kirolak egingo ditugu … eta hondartzaz zein igerilekuaz gozatzeko aukera ere izango dugu. Egunari amaiera emateko irratsaio bat ere egingo dugu.

Hezitzaileak piratak dira, haur eta gazteekin itsaso desberdinetan nabigatzen urte askotako esperientzia dute eta bakoitzak bere istorioa du, zein baino zein interesgarriagoa.

ADINA

2004 eta 2009 urte bitartean jaiotako haurrak. Adinaren arabera zenbait ekintza adinka antolatuko ditugu.

TOKIA

Piraten Etxea aterpea, Pasai Donibane (Gipuzkoa).

PREZIOA

255 euro.

Anai-arreben kasuan, 230 euro haur bakoitzeko (2 anai-arreba: 460 euro, 3 anai-arreba: 690).

AUTOBUSAK

Bilbon, Gasteizen, Donostian, Iruñan, Irurtzunen (beti ere gutxieneko haur kopurua baldin badago)

Piratetako haurren hitzak

  • "Oso ongi pasa dut nik udaleku piratetan. Mundiala izan da egun batzuz pirata bihurtzea"

    Aitor, 7 urte
  • “Egun batzuez pirata izatea tumatxa da! Asko ikasi dut piratez eta oso ondo pasatu dut, gainera.”

    Nora, 9 urte