ARRE-ARRE MANDAKO

ARRE-ARRE MANDAKO

Partaide kopurua

2

Baliabideak

Audioa deskargatu

Espazioa

Edozein

Azalpena

1. Helduak haurra magalean hartzen du biak elkarri begira daudela.

2. Kantaren erritmoan hankak mugitzen ditu gora eta behera.

3. Bukatzean, haurraren izena esaten da.Haurra bizkarrean eramatean ere abestu daiteke.

Abestia

Arre-arre mandako,

bihar Tolosarako,

etzi Iruñerako.

Handik zer ekarriko?

Zapata eta gerriko.

Haiek norentzako?

Maialenentzako! (Haurraren izena)