ATSO ITSUA

ATSO ITSUA

Partaide kopurua

Gutxienez 3 (hobe gehiago)

Baliabideak

Zapia

Audioa deskargatu

Espazioa

Leku zabala, baina mugatua

Azalpena

1. Jolasa hasteko “itsua” nor izango den aukeratu behar da. Hau da, zotz egin ondoren begiak nori estaliko zaizkion erabakiko da. Itsua izango den lagunaren begiak zapi edo txapel batekin estali ondoren, honek besoak aurrrealdera luzatuko ditu eta gainontzeko jolaskideek hatz banatatik helduko diote.

2. Jolaskide guztiek hatz batetik helduta dutela, itsuaren abestiaren lehen zatia bi aldiz abestuko diote: ATSO ITSUAREN ETXEAN, ATSO ITSUAREN ETXEAN… Itsuak, berriz, abestiaren bigarren zatiarekin erantzungo die: UNTXI AHOTSA ENTZUN ZEN!. ltsuak azkeneko hitza aipatzen (ZEN hitza) partaide guztiek hatzak askatuko dizkiote eta korrika alde egingo dute.

3. Beste guztiak korrika abiatzen direnean itsuak hitz hauek oihukatuko ditu, ahalik eta azkarren: BAT, BI, HIRU, LAU, GELDI!. Azkeneko hitz hau esaterakoan (GELDI!), korrika ari direnek dauden tokian gelditu behar dute.

4. Denak gelditu ondoren itsuak jolaskide jakin baten ahotsa entzun nahi duela esango du. Adibidez: ENTZUN NAHl DUT (jolaskidearen izena) AHOTSA. Orduan harek dagoen tokitik erantzun beharko du: HEMEN NAGO. Ahotsak lagunduko dio itsuari jolaskideari non dagoen somatzen. Beraz, itsua ahotsa entzun duen tokirantz joango da eta saiatuko da jolaskidea harrapatzen. Jolaskideak ezingo du zegoen tokitik mugitu, ezta gainerako jolaskideek ere.

5. Harrapatzen duen laguna hitz egin duena bada, hurrengo txandan hura izango da itsua. Okerreko jolaskidea harrapatzen badu, berriz, jolasa hasieratik errepikatuko da itsua aldatu gabe.

Pilotarekin ere jolas daiteke. Itsuak pilota bat izango du eta norbaiten ahotsa entzuteko agindua eman ondoren, beragana abiatu ordez, pilota hura dagoen tokira botako du. Helburua pilotarekin ahotsa entzun duen pertsonaren gorputza jotzea izango da. Hori lortuz gero, pilotaz ukitutako pertsona izango da itsua hurrengo txandan.

Informazio soziokulturala

Itsuka jolasteko modu bitxi hau ez da oso ezaguna. Jolas honen berezitasuna “itsuak” entzumena erabiliz beste jolaskide bat harrapatu behar duela da, baina hauek ezin dute tokitik mugitu. Portugaleten antzeko jolas bat egiten zen; “Piel de conejo” izenarekin ezagutzen zen. Hemen agertzen den aldaera Urtxintxa Eskolako Jaime Altunak moldatu du, eta abestia Antxon Sarasuak eta Jon Arrutik moldatua da.

Aldaerak

*pilotarekin
Hasierako dinamika berdina da, baina itsuak pilota edukiko du. Itsuak, norbaiten ahotsa entzuteko agindua eman ondoren, beragana abiatu ordez, pilota hura dagoen tokira botako du. Helburua pilotarekin ahotsa entzun duen pertsonaren gorputza jotzea izango da. Hori Iortuz gero, pilotaz ukitutako pertsona izango da itsua hurrengo txandan.

Esamoldeak

  • ITSU IZAN.
    Txito izan, zigortua, bete izan (jolas honetan, begiak estali zaizkiona).
    Adibidez:
    Nor da itsu?
    Zozketa egin ondoren, Joxepari egokitu zaio itsu izatea.
    Beraz, Joxepak beteko du.
  • HUTS EGIN
    Gaizki egin, kale egin, txarto egin (Jolas honetan, itsu denak jolaskidea ez harrapatzea).
    Adibidez:
    Peiok huts egin du, ez baitu Miren harrapatu.
  • Itsua laguntzeko deiak:
    Itsuak ezeren kontra jo ez dezan, beste jokalariek lagunduko diote honelako deiekin: KONTUZ, KASU ESKUIN, KASU EZKER, GELDI.

Gaitasunak

  • Jarduera ludikoa:
entzumenezko eta mugimenduzko jolasa.
  • Jokaera kognitiboak:
eragiketa jokaera: arrazoibide konkretua.
  • Trebetasun funtzionalak:
ikerketa: entzumena 
Eraginkortasuna: entzumen zorroztasuna.
  • Alderdi sozialak:
bana-banako harremana: gizabanakoa-gizabanakoa.

Abestia

Atso itsuaren etxean,

atso itsuaren etxean,

untxi ahotsa entzun zen.

Iruditan