BAT ETA BI

BAT ETA BI

Partaide kopurua

Gutxienez 4 (hobe gehiago)

Baliabideak

Soka

Audioa deskargatu

Espazioa

Kalea edo gela zabal bat, nahiko altuera baldin badu.

Azalpena

1. Bi lagunek sokari goraka eragiten dioten bitartean, besteek ilara batean itxaroten dute. Abestia behin eta berriro errepikatuz arituko dira modu honetan:

–         BAT: ilarako lehenengo laguna sartuko da.

–         BI: bigarrena sartuko da lehenengo bertan dagoela.

–         ONGI: saltoka ari diren biak elkarri eskua emango diote.

–         AGUR: lehenengo sartu dena sokatik irtengo da.

 

2. Abestia berriro errepikatuko da, ilaran dauden guztiak sokasaltoan egin arte.

Informazio soziokulturala

Sokasalto jolas batzuetan elkarrizketak antzezten dira, hemen agertzen den jolasean esate baterako: bi lagunek topo egiten dute, eskua elkarri eman eta zer moduz dauden galdetu diote, eta azkenik elkar agurtu dute. Egun, honelako beste zenbait jolas egiten dira euskaraz: SALTOKA SALTOKA, AITITA ETA AMAMA…

Esamoldeak

  • SOKARI ERAGIN: Soka eman.
  • HUTS EGIN: Gaizki egin.

Gaitasunak

  • Jarduera ludikoa:
entzumenezko, mugimenduko eta trebetasunezko jolasa.
  • Jarduera kognitiboak:
sentipen-mugimenduzko jokaera erritmikoa: errepikapena. Eragiketa jokaera: arrazoibide konkretua.
  • Trebetasun funtzionalak:
ikerketa: lekualdatzea (saltoa). Eraginkortasuna: zehaztasuna eta arintasuna.
  • Alderdi sozialak:
kooperazio motako harremana.

Abestia

Bat eta bi

Ongi agur.

Iruditan